'Itturrik' lortu du finalerdietarako txartela, Agoizko saio arrakastatsuan

Euskalerria Irratia 2010eko otsailaren 1a

Ander Fuentes Itturri gailendu zen atzo Agoitzen jokaturiko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurdenean. Hartara, Itturrik eskuratu du zuzenean finalerdietan abesteko txartela, aurreko saioetan Arkaitz Goikoetxeak eta Xabier Legarretak egin zuten bezala. Lehendabiziko aldia zen txapelketako saio bat AGoitzen egiten zela. Antolatzaileak pozik dira, 150 bertsozale inguru elkartu zirelako han.  Irabazleak 380,5 puntu jaso zituen.  Bigarrena Oskar Estanga izan zen (376) eta hirugarrena Miel Mari Elosegi Luze (363). Datorren larunbatean jokatuko da laugarren kanporaketa, Garesen, Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, 17:30etan. Han kantatuko dutenak, Eneko Lazkoz, Jon Elizetxe, Alazne Untxalo, Xabier Terreros, Estitxu Arozena eta Ioar Tainta. Agoizko saioaren kronika egin digu Nafarroako Bertsozale Elkarteko Lorea Arburuak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/loreaarburua201021.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!