Iritzia: Itzultzaileen lanbide traketsa

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 29a, 09:00

Aitziber Sarasola

Gogorra behar du itzultzailea izatea. Itzultzailea izatea askaso, baina euskaratik gaztelerara itzuliz gero zeure lanaren prestijioa erabat auzitan jartzen baita egunetik egunera. Atzo goizean lanera heldu nintzelarik Egunkariaren epaiketan poliziak egindako itzulpenen inguruan peritoek deklaratu zuten.

Nik adibide bat baino ez nuen entzun baina Egunkariko auzipetuei hatzemandako paperetan jartzen zuena polizia batek gaztelaratu omen zuen eta nola ez, hankaz gora zegoen itzulia eta are okerrago dena, akusaziorik makurrenak deklarazio gaizki itzulitako horietan oinarrituta daude.

Atzokoan Madrilen, eta Egunkariko kideen itzulpen okerrak urruti ez zirela, beste bost kideren kontrako epaiketaren ale berri bat ezagutu dugu. Barre, negar ez egiteagatik. Epaiketa hori bera abian jarri zuena, hau da, “Gatza” preso politikoaren omenaldian egindako agerpena, “ni papa” ulertu gabe abiatu dela. Ez lotsik ordea! Horixe “no entiendo ni papa” esan baina gartzela zigorrak eskatu bost lagun horientzat. Kontatu egin izan balidate ezin izanen nuke sinetsi, baina neronek iksui dut, TB ikusi eta irratian entzun.

Itzultzaileen ofizioa, bankeroen ofizioaren ondotik izanen da momentu honetan egurtuena. Bankeroak Obamak egurtu ditu, Bakearen Nobel Saria denak. Itzultzaileak behin eta berriz Madrilgo Epaitegi Nazionalean egurtzen dituzte.

Honekin guztiarekin nik ondorio bat baino ezin nezake atera. Itzultzaile lana, Euskal Herriko mugetan egiten bada, hau da, euskaratik gaztelerarakoa, alegia, balekoa izan daitekeela errore marjen onargarri batekin. Baina behin mugak zeharkatuta alferrik da, itzulpena ona izanda ere belarri espainolak ez baitauka gaitasunik euskaraz esanak izan diren hitz horiek ulertzeko terrorismo hitzarekin identifikatu gabe. Madrilen, guk ez dugu zer eginik!

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/aitziber-sarasola2010129.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!