Zaldieroa: "iPad-ak dezepzionatu nau"

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 28a, 13:52

Patxi Huarte Zaldieroa teknofilo amorratua, Apple-zale porrokatua, Steve Jobsen jarraitzaile sutsua buru makur heldu da gaur Irrintzi Dorrera, Pasahitza saioan egiten duen kolaborazioa egitera. Begirada galduz, bisaia luzez, ohiko izaera jostaria galdurik. Horren zergatia, Apple etxeak atzo aurkezturiko iPad-arekin desengainua hartu duela. Ez du erabat asebete. Gehiago espero zuen. Batez ere,  edukiei doakienez. Izan ere, eduki propioak garatu aurretik aurkeztu dute. Dena dela -argi gera dadila- edukiok garatzen dituztelarik, iPad-a sekulakoa izanen dela uste du. Besteak beste horretaz mintzatu dira Alberto Barandiaran, Juan Kruz Lakasta eta Zaldieroa bera gaurko solasaldi grafikoan.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/tertulia-grafikoa2010128.mp3]

Deskargatu

Irudia: Apple

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!