Espainiako erregearen blasoia Konstituzioaren aurkakoa da

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 28a

Memoriaren Legearen arabera, laguntza publikoak gal litzake

Espainiako erregearen blasoi pertsonala Konstituzioaren aurkakoa da, Andoni Eparza Leibarrek Euskalerria Irratiari azaldu dionez. Esparza Leibar legegizona da eta heraldikan aditua. Bi dira blasoi horretan Konstituzioa urratzen duten irudiak. Bata, armarriaren gibelean dagoen Borgoñako gurutzea, erreketeen ikurra zena. Bestea, armarriaren behealdean ikus daitezkeen uztarria eta geziak, Falangek erabili ohi zituena -eta dituena-. Esparza Leibarren irudikoz, bistakoa da blasoi honek Memoria Historikoaren Legea urratzen duela. Eta lege horrek berak zehazten du urratzen dutenek ezin dutela diru laguntza publikorik jaso. Mikel Bujandak heraldika adituari egindako elkarrizketa, hor azpian.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/eusko-ikaskuntza2010126.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!