Nola da posible indar nuklearraren alde egotea eta halaber biltegi nuklearren kontra? Nola da posible indar nuklearraren aurka egotea eta halaber biltegi nuklearren alde? Biltegi nuklearra sortzeko egitasmoaren karietara azken egunotan ikusten ari garen zenbait jarrerak, hain justu zentral nuklear batean lan egiten duen Homer Simpsonen gidoigileek asmaturikoak dirudite, simpsonkeriak. EHUko soziologia irakasle Josu Larrinagaren irudikoz, arazoa da eztabaida honetan behin-behineko interesak gailentzen ari direla, arazoa azpiegiturazkoa eta iraupen luzekoa denean: orain lurperatzen dituzten hondakin nuklearrek ehunka, milaka urte barru sor ditzakete arazoak.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/josu-larrinaga2010126.mp3]