Duela bost urte, etxean Madrilen bezala

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 26a

Osasunak Kopako finalaurdenetako itzulerako partida jokatuko du bihar Santanderko Racingen aurka. Joanekoan, 2-1 galdu zuen. Finalerdietako ateak zabalik ditu, beraz. Eta osasunazale asko finalarekin amets egiten hasi dira. Horren guztiaren kontura, gu 2005eko finalarekin akordatu gara: Osasuna-Betis Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian. Aloisiren gola. Betisi garaipena eman zion Danirena. Joseba Beramendik finalaren kontakizuna eginen genuela iragartzeko prestaturiko kartel zoragarria, urte horretako Sanferminetako afixan oinarritua. Hori bera egiteko sortu genituen kuña umoretsuak, etxean Madrilen bezala goiburuarekin. Entzun nahi badituzu, klikatu hor behean. Merezi du.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/kopa-kunak.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!