Balio Erantsiaren Gaineko Zerga igo egin behar du Nafarroako Gobernuak, %16tik %18ra. Neurria uztailean jarriko dute indarrean. Hala esan du Foru Gobernuko eledun Alberto Catalanek. Edo, hobeki adierazita, ez du hala esan; izan ere, berak hamaika bider erabili duen aditza egokitu izan da, eta ez igo. Behin eta berriz aipatu du BEZaren inguruko arautegia egokitu dutela Madrilgo Gobernuak egin dituen igoeretara. Nafarroako Gobernuaren prentsa oharraren goiburua, "Uztailetik aurrera, Estatuak ezarritako tipo berrietara egokituko du BEZari buruzko arautegia Nafarroako Gobernuak". Irudi luke agintariek -orohar, ez bakarrik UPNkoek- ume mokoak garela uste dutela. Eta hala uste badute, zerbaitegatik izanen da.
Irudia: El reñidero.