Iritzia: Hiria tramankuluz beterik

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 25a

Aitor Etxarte

Iruñetik paseatu eta monumentu piloa ikusiko dituzu. Diktaduraren garaietatik zenbait eta Franko zerura igo ondorengo beste asko. Izan diren agintari guztiek kaleetan arrasto nabarmena marrazteko asmoa ukan dute. Monumentuek, lehen eta orain, bere funtzio propioa betetzen dute: mandatarien autosatisfakzio gauzatu, memoria batzuk finkatu, beste memoriak baztertu, espazio eta denborari esanahi zehatza eman eta beste interpretazioak ukatu.

Eta kaleak trastez bete dituzte. Kasu gehienetan oso gustu txarreko objektuak jarriz. Asko irudi figuratibo penagarriak dira: Gaztelu plazan den Karlos III.arena, Arazurirena Aduanako txokoan, Ramon y Cajalena Ospitaletan eta ,espantuetan txapelduna, Entzierroarena Karlos III.enean.

Beste batzuk abstrakzioetatik edo sortuak izan dira eta ez dute bilduma osoa hobetzen. Oroitu bestela Iturrama parean dagoen Lego-erregea, Gazteluko Gibelean den Aizkorberena, Eslavarena Antoniutin, gertu den Ponpeiori egindakoa eta hamaika gehiago.

Udal biltegi ilunetara eramateko modukoak dira kaleetan diren asko eta asko, aldarrikatzen dituzten baloreak eta duten kalitate artistikoa ilunenak direlako.

Herbert Read pentsalari ingelesak idatzi zuen: Arteak aspaldi utzi dio monumentala izateari. Artistak gainerako gizakiengan nolabaiteko fedea eta konfiantza eduki behar du. Horrelako jarrera ezinezkoa da mundu modernoan. Monumentu logiko bakarra monumentu negatiboa litzateke, ilusio faltari egindakoa, etsipenari, suntsiketari. Gure garaietan izan den artista handienak hori ulertu zuen. Picassok egindako Gernika suntsiketari egindako monumentua da, izuaren garrasia jenio baten espirituak handitua.

Ikus: Picassoren Guernica, hiru dimentsiotan, Zuzeun.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/aitor-etxarte2010125.mp3]

Deskargatu

Ikus: zuzeu.com/2010/01/24/pic#2848A0

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!