Uxue Barkos: "Nafarroako gizarteari ez zaio batere inporta norena den NaBai marka"

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 22a

NaBai markaren jabetzari buruzko sorturiko polemikaren balorazio "autokritikoa" egin du koalizioko eledun  Uxue Barkosek: "Gizartea egun ez dago kezkaturik marka arazoekin, ez Iruñean ezta Nafarroan ere".  Diputatuaren aburuz, "markaren auzia NaBairen barruko arazo bat da, eta ez zuen eduki behar eduki duen oihartzun publikoa". Haren idurikoz, "bistan da zenbaitzurentzat edozein aitzakia dela ona koalizioaren baitan tentsioak eragiten ahalegintzeko, baina gure ardura da tentsio horiek behar bezala kudeatzea eta baretzea, eta seguru asko honako honetan ez dugu hori egiten asmatu".

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/uxue-barkos2010122.mp3]

Deskargatu

Argazkia: nafarroabai.org

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!