Asteburuan eginen diote azken agurra Jesus Lezauni

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 19a, 13:05

Datorren larunbatean, arratsaldean lauetan, Aralarren haizatuko dituzte Jesus Lezaunen errautsak, lagunarteko agurrean. Igandean, eguardiko hamabietan, meza eginen dute, Iruñeko Ibaiko Andra Mariaren elizan. Lezaunek joan den ostiralean eman zuen azken hatsa, 84 urte zituelarik, bihotzekoak jota. Apaiza, teologian doktorea, Nafarroako eliza aurrerakoiaren ordezkaria eta abertzale ezaguna zen Lezaun. Bera gertutik ezagutu duten bi lagunen testigantzak bildu ditugu, Jose Mari Esparza editorearena eta Xabier Lasa Berriozarko alkatearena, hain zuzen ere. Esparzak nabarmendu du Lezaun gizon konprometitua izan zela, bere sinismenekin eta abertzaletasunarekin. Lasak azpimarratu du erreferentziazko apaiza izan zela, gardena, kritikoa, Euskal Herria maite zuena.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/jesus-lezaun-gogoan.mp3]

Deskargatu

Argazkia: Nafarroan.com

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!