Aste bete igaro da, halere ez da batere gutxitu gure artean Haitiko irudien burrunba. Arduraturik nago Haititik heltzen diren irudi batzuekin. Izan ere, batere duintasunik gabe erakusten baitituzte gorpuak telebista-kateek nahiz egunkariek eta aldizkariek.
Hondea makina batek hartzen du gorpua, eta hor erakusten du kameralariak gizon baten gorpuzkina dingilizka, makinaren burdinazko ahoan trabaturik. Edo lurrikarak txikitutako emakume baten soinak betetzen digu pantaila, edo ume baten hanka edo beso erauziak. Gorpuak dira. Eta gorpu direlako zor zaie errespetua horiei. Baita bisuala ere, alegia errespetu bisuala.
Ez dugu inoren barne zartatua ikusi behar, han gertatutako tragedia ulertzeko. Are, agian, halabeharrera desbideratu dezakete gure atentzioa irudi lazgarriek, morbora eta anekdotara hain zuzen. Eta gure begiek ikusi, Haiti horrela pobretu eta horrela babesgabetu dutenen aurpegiak ikusi behar dituzte.
Hori da modu bakarra halako triskantzarik berriz gerta ez dadin. Lurrikarak izan, hor izango dira bihar ere. Baina, lurrikaren ondorioek ez dute zertan izan ezagutzen ditugun horiexek.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/basterretxea2010119.mp3]
Aste bete igaro da, halere ez da batere gutxitu gure artean Haitiko irudien burrunba.
Arduraturik nago Haititik heltzen diren irudi batzuekin.
Izan ere, batere duintasunik gabe erakusten baitituzte gorpuak telebista-kateek nahiz egunkariek eta aldizkariek.
Hondea makina batek hartzen du gorpua, eta hor erakusten du kameralariak gizon baten gorpuzkina dingilizka, makinaren burdinazko ahoan trabaturik. Edo lurrikarak txikitutako emakume baten soinak betetzen digu pantaila, edo ume baten hanka edo beso erauziak.
Gorpuak dira. Eta gorpu direlako zor zaie errespetua horiei. Baita bisuala ere, alegia errespetu bisuala.
Ez dugu inoren barne zartatua ikusi behar, han gertatutako tragedia ulertzeko.
Are, agian, halabeharrera desbideratu dezakete gure atentzioa irudi lazgarriek, morbora eta anekdotara hain zuzen.
Eta gure begiek ikusi, Haiti horrela pobretu eta horrela babesgabetu dutenen aurpegiak ikusi behar dituzte.
Hori da modu bakarra halako triskantzarik berriz gerta ez dadin. Lurrikarak izan, hor izango dira bihar ere. Baina, lurrikaren ondorioek ez dute zertan izan ezagutzen ditugun horiexek.