Nafarrok baskoak gara, persiarren irudikoz

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 18a, 13:52

Nafarrok euskaldunak gara, persiarren idurikoz. Persian Football izeneko webguneak Osasunako jokalari irandar Masoud Shojaeik iragan ostegunean, Kopako partidan, Alakanteko Herculesi sartu zion gol itzela nabarmendu du artikulu batean. Webgune irandarrean hitzez hitz irakur daitekeena: "Masoud Shojaei's spectacular goal early in the second half sent Basques to the quarter finals of the Copa del Rey". Euskaraturik, "Masoud Shojaeik bigarren zatiaren hasieran sarturiko gol ikusgarriak euskal herritarrak Errege Kopako final laurdenetara bidali ditu". Basque hitzaren itzulpena, euskal herritarra, euskalduna, baskoa. Bere garaian, Etxe Zuri estatubatuarrak gaizkiaren ardatzean kokatu zuen Iran. Litekeena da Diputazio iruindarrak aurki gauza bera egitea. Masouden osteguneko golaren grabazioa ez genuen gorde. Eskura genuena,  Pandianik larunbatean egindakoa.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/gola-pandiani.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!