Euskalerria Irratian garrantzi berezia ematen diegu indiokatiboei, zer irrati eta zer saio entzuten ari zaren adierazten dizuten grabazio laburrei. Aurten, Arratsalde.on saioko lankideek hainbat musika talderi halakoak enkargatu dizkiete, eta animatu direnetako bat The Trikiteens izan da, besteak beste Asier Azpilikueta kazetaria kide duen trikiti taldea. Azpilikuetak pandero-jotzailea lanak egin ohi ditu, baina indikatibo honetan abestera ere animatu da, Mauriziaren estiloan, edo. Indikatiboa grabatzeaz gain, harekin nolabaiteko karaokea egitera eta haien blogean zein youtube-n eskegitzera animatu dira. Hona hemen artelana. Ikaragarria, zentzu batean baino gehiagotan. Bidenabar: zein da gaztelerazko indicativo hitzaren euskarazko ordain zuzena irratigintzan? Euskaltermen bilatu dugu eta ez dugu aurkitu.
[youtube=http://www.youtube.com/v/ytYAKsPjWpg]