Azpilikuetaren gol historikoa

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 14a

Ez gara Osasunako atzelari Cesar Azpilikuetaren gol batez ari baizik eta Asier Azpilikueta Euskalerria Irratiko kazetariaren gol batez. Kontua da Azpilikuetak atzo Osasunaren eta Herculesen arteko partidaren kronika idatzia egin zuela twitter-en eta facebook-en. Horren baitan, Masouden gola kontatu zuen, bigarren zatiko 4. minutuan. Azpilikuetaren gol hori historikotzat jo dezakegu; izan ere, Sadar erreka ertzeko futbolzelaitik, euskaraz eta interneteko sare sozialen bitartez kontatzen den lehena izan da. Esan gabe doa kazetariok asko maite dugula historiko adjektiboa.

Bidenabar: Osasunak 1-0 irabaziz Kopako final laurdenetarako sailkatzea lortu zuen. Horietan, Santanderko Racing izanen du aurkari. Ez dirudi aurkari indartsuegia. Gazteluko plazako taldeak eskura dauzka finalerdiak. Ligan, larunbat honetan, berriz, Espanyolen kontra jokatuko du. Euskalerria Irratiak zuzenean eskainiko du norgehiagoka, 17:45etatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!