Foru Parlamentuak Aitziber Sarasola gogoratu du: aho batez onartu du adierazpen instituzional bat Mahai eta Eledunen batzarrak, bihar minutu bateko isilunearekin hasiko dute osoko bilkura. Urtarrilera arte atzeratu dute CANi buruzko ikerketa batzordea osatzea: tramitera onartu du eskaera bozeramaileen batzordeak, baina ez premiazko bidetik. Biharko osoko bilkuran onartuko dute PSNren zerga erreforma; I-Ek "arduragabe" jo du erabakia "gutxienez 100 milioi" euroko galera eraginen duelako. Bidezko merkataritzaren azoka egitea galarazi dio Iruñeko Udalak EHNE sindikatuari; erabakia salatu du sindikatuak Olentzero eta guzti.