Hasier Etxeberria, Espainiako Gobernuaren neurrien aurka baina egile eskubideen alde

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 12a, 13:58

Espainiako Gobernua egileen eskubideen alde eta internet erabiltzaileen aurka hainbat neurri zirriborratu dituen honetan, txanponaren bi aldeak ederki ezagutzen dituen Hasier Etxeberria, blogari eta idazlearekin mintzatu gara Pasahitza saioan.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/hasier-etxeberria.mp3]

Deskargatu

Afera honetan, Zapateroren Gobernuaren asmorik ikusgarriena, Ekonomia Iraunkorraren Lege Zirriborroan bildurikoa, artxiboak trukatzeko, pelikulak, musika, liburuak jaisteko aukera eskaintzen duten webguneak Auzitegi Nazionalaren ardura izatea. Abiada handiko justizia: salaketarik izanez gero, epaileek lau egun izanen bailituzkete webgunea itxi ala ez erabakitzeko.

Hasier Etxeberriaren aburuz, alderdi sozialistak behar bezalako eztabaida publikorik egin gabe itxi nahi du auzi hau. Nolanahi ere, Etxeberria, idazlea den aldetik, egile eskubideen alde alde azaldu da. Haren idurikoz, internetek hankaz gora jarri duena batez ere negozio eredua da, ez egile eskubideak. Haren planteamendua hobeki ezagutu nahi izanez gero, entzun elkarrizketa osoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!