Antenak kanpandorreetan

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 4a, 09:12

Larreko Saria, lehen irrati euskaldunentzat

Nafarroako lehen irrati euskaldunetako aitzindariak omendu ditu Euskalerria Irratiak, 2009ko Larreko Sariarekin. Eta, haiekin batera, egun kinka larrian diren Nafarroako euskarazko hedabide guztiak. Azaroaren 25ean sari-banaketa egin genuen Iruñeko Planetarioan. Atzo, gaur eta betiko irrati esatariak izan genituen lagun, mukuru bete zen aretoan. Emankizun luze eta atseginetik, bi pasarte berreskuratu ditugu sarean eskegitzeko. Lehenean, trantsizio garaian euskara dialera berrragerrarazi zuten lagunen testigantzak dira entzungai: Javier Pagola, Josetxo Azkona, Inma Errea eta Kike Diez de Ultzurrun. Bigarrenean, sariaren hartzaileak, elizetako kanpaidorreetatik emititzen zuten aitzindari haiek: Arantzako irratiko sortzaile Esteban Irigoien eta Berueteko irratiko estari Nartxi Nabarro.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/pagola-ultzurrun-azkona-errea.mp3]

Deskargatu

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/nartxi-esteban-elk-eskerrak.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!