Metropoli forala 2014-03-21

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 21a

Biharko manifestazioaren aurretik, Metropoli Forala saioan, hizkuntzaren egoera aztertu dugu hedabideen, hezkuntzaren eta euskalduntzearen alorrean. Gaur, administrazioaren sektorean egoera zein den azaldu digute Eneka Maiz UEMAko ordezkariak eta Rosa Ramos euskara teknikariak. Iruñerriko hautetsien solasaldian, Atarrabiako alkate Kirio Gastearena, Berriozarko alkateorde Raul Maiza eta Berriobeitiko zinegotzi Luis Miranda izan dira gure artean. Errealitatearen Interpretazio Zentroa zabaldu digu Gorka Bereziartua kazetariak. Asteburuko estreinaldien berri eman digu Aitor Abaroa zine kritikoak. Beñat Sarasola idazleak, munduko poesiaren egunarekin bat eginez, gaur arratserako, Katakrak gunean antolatu duten errezitaldiaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!