«Segurtasun indar okupatzaileek alde egiteko» eskatzeko, Ospa Eguna egin zuten atzo Altsasun (Nafarroa), ehun guardia zibil baino gehiago herriko kaleetan ziren bitartean. Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren aginduz, goizetik bete zen herria guardia zibilez. Egun osoan, gainera, kontrolak jarri zituzten herriaren irteeran eta sarreran. Hala ere, herritarrek umorez ospatu zuten jaia.Ekitaldirik gehienak bertan behera utzi zituzten antolatzaileek, ordezkaritzatik jasotako debekua dela eta. . Hirugarren urtez, Ospa Eguneko ekitaldiak udalbatzarrean onartu ziren, eta orduan inork ez zuela oztoporik jarri azaldu du egunotan alkateak. «Ezta PPko zinegotziak ere», esan zuen Urrestarazu. Hirugarren urtez, Ospa Eguneko ekitaldiak udalbatzarrean onartu ziren, eta orduan inork ez zuela oztoporik jarri azaldu du egunotan alkateak. «Ezta PPko zinegotziak ere», esan zuen Urrestarazu.
Alkatea haserrre
Garazi Urrestarazu alkateak ostegunean jaso zuen debekua, eta udalak adierazi zuen ez zegoela inolako arrazoirik ospakizuna debekatzeko. Udal gobernuak nabarmendu izan du festa giroa oinarri duen ekitaldia dela Ospa Eguna, eta, horren adierazgarri, Altsasuko jaien egitarauan ageri da. Hirugarren urtez, Ospa Eguneko ekitaldiak udalbatzarrean onartu ziren, eta orduan inork ez zuela oztoporik jarri azaldu du egunotan alkateak. «Ezta PPko zinegotziak ere», esan zuen Urrestarazuk.
Argazkia: Guaixe