Josi Basterretxea: ‘D’ egunak

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

D’ egunak dira hauek, egun seinalatuak. Euskarazko irakaskuntza askearen eta duinaren aldeko egunak. Horietako bat da gaurkoa, hala seinalatu dute Iruñean arratsaldeko agerraldia antolatu dutenek.

Paperezko irudi batzuetan, irakasleak ikusi ditut, gurasoak ikusi ditut, euskaltzaleak ikusi ditut… eskuan ‘D’ bat daramatela. Lagun asko ikusi ditut argazki horietan. Aurpegi ezagunak eta ezezagunak.

Baina argazki horietan, ikusi, ez ditut ikusi aurpegi esanguratsu batzuk, Nafarroako hezkuntza-sistema gobernatzen dutenenak, esate baterako. Eta besteren batzuk.

D’ egun horietako bat da gaur. Presío politikorik gabeko hezkuntza duinaren aldeko eguna. Euskalduna izateagatik sumorik merezi ez duen hezkuntza-sistema irekiaren aldeko eguna.

Prézio eta salneurri berean, Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza Kontseilari inkisidorearen dimisio-eguna izan zitekeen gaurkoa. Opari txarra ez, Olentzerotarako.

Addio, entzule. Urtarrilera arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!