Fermin Erbiti

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Valentziako komunitateko gobernuak Canal Nou ixtea erabaki du. 1.700 langile karrikara, eta agur hogeita lau urteko historiari.

Begira zer zioen atzoko El Paisek azaleko titular batean: Valentziako Komunitatea da hizkuntza koofiziala izanik, telebistarik gabe geratuko den bakarra. Estatuko hizkuntzez ari delarik, gehienetan horixe egiten du Madrilgo egunkariak: Nafarroaz hitzik ez, jakinduria eta profesionaltasun handia erakutsiz.

Kontua da Valentziako telebista pikutara joan dela, eta Madrilgoa ere bide beretik joan daitekeela. Espainiar eskuindarrak eredugarriak dira komunikabide publikoak kudeatzen: morroi bihurtzen dituzte, jefearen aldeko propaganda hutsa egin dezaten, batere lotsarik gabe. Langileria puztu egiten dute, komunikabidearen sinesgarritasuna putzurik sakonenean utziz, eta egun batean guraizeak hartu eta desagerrarazten dute.

Demokrazia baten heldutasuna neurtzeko badira adierazle batzuk, horien artean komunikabide publikoen egoera: Valentziakoa, Madrilgoa edo espainiar telebista bera. Eta horretan ere, Espainiar Estatua oso-oso urrun dago gutxienekotik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!