Nafarroari buruzko eztabaida urriaren hasieran eginen da aurreikuspenen arabera

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Mahai eta eledunen batzarrean hizketagai nagusia izan da Nafarroari buruzko eztabaida sortzeko dagoen beharra. Irailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko du eztabaida hori sortzeko proposamena Nafarroako Gobernuak berak, eta hala ez bada, oposizioak jarriko du mahai gainean aukera hori. Urriaren 3an edo 4an eginen dute aurreikuspenen arabera. Nafarroak bizi duen egoera sozio-politikoa eta ekonomikoa aztertuko eta eztabaidatuko dute besteak beste.

Hiru adierazpen onartu dituzte

Jean Haritschelhar euskaltzainaren lana goraipatu eta aitortza eskaini dio Nafarroako Parlamentuak aho batez. Beste adierazpena Donostiako Kultur Hiriburuarekin bat egin eta babesten duena da eta hirugarrena Nazioarteari begirakoa. Siriako gerrari aurkakotasuna eta eraso militarraren kontrako dokumentua da.

Bestelako gaiak ere landu dituzte. Enpleguaren mahaitik irtendako akordioak abian jartzeko eskatu diote Gobernuari batetik, eta gainera  datozen lan saioetara nor joanen diren ere aurreratu dute: Horien artean lehenak asteazkenean, Inasako langile ohiak joanen dira Parlamentura euren egoerari buruz hitz egitera.

 

Argazkia: Nafarroako Parlamentua

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!