Josi Basterretxea: Arerioekin egiten da bakea

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia dut begien aurrean. Traje ilun eta gorbata marradunarekin ageri da. Sabino Arana Fundazioak urtero ematen dituen sarietako bat eskuratu du asteburu honetan irlandarrak.

Aieteko Adierazpenaren bultzatzaileetakoa izan da Bertie Ahern. Berarekin batera, Kofi Annan Nazio Batuen idazkari nagusi ohia, Gro Harlem Norvegiako lehen ministro ohia, Pierre Joxe Frantziako barne ministro ohia, Gerri Adams Sinn Feineko presidentea, eta Jonathan Powel Erresuma Batuko kabinete buru ohia aritu ziren.

Aieteko Adierazpenaren harira etorri zen ETAren  agiria konfrontazio armatuaren amaierarako konpromisoarekin.

Sabino Arana Fundazioak emandako saria jasotzean, Bertie Ahern-ek esan du bakea arerioekin egiten dela, ez lagunekin.

Hortik datoz beraz zailtasunak. Alegia, oso bestelakoen artean egin behar izaten dela bakea. Hori ulertu behar dute alde biek. Hori onartu, eta hori praktikatu behar dute.

Beraz: arerioekin egiten da bakea, ez lagunekin. Badugu zer ikasia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!