"Stimula" zientziarekiko interesa suspertuz

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Elhuyar Fundazioak Europako Batasunak finantzatutako STIMULA Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimulatzen hezkuntza-baliabide berritzaileen bidez) ikerketa-proiektua koordinatuko du. 12 eta 18 urte bitarteko ikasleei zientzia- eta teknologia-gaietan interesa piztea dute helburu . Hori horrela, hezkuntza-metodologia berriak sortu nahi dituzte, ikastetxeak eta zientzia eta teknologiaren esparruko erakundeak elkarlanean jarriz.

Bi urte iraungo du proiektuak, eta Elhuyar Fundazioaz gain, honako erakunde hauek arituko dira elkarlanean, eratu duten partzuergoan: Zaragozako Unibertsitatea (Espainia); St. Mary’s University College Belfast (Ipar Irlanda/Erresuma Batua); Steinbeis ikerketa-zentroa eta Phaenovum elkartea (Alemania) eta National College Nicolae Titulescu ikastetxea (Errumania).

Honetaz Eneritz Mugartza Elhuyarreko partaidearekin hitz egin dugu  Arratsalde.on saioan.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/elhuyar-stimula.mp3]

Deskargatu

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!