Elkartea

nagusia 2011ko abenduaren 24a

Euskalerria Irratia laguntzeko, sustengatzeko, bultzatzeko modurik eraginkorrenetako bat, Euskalerria Irratia Elkarteko bazkide egitea da.

Euskalerria Irratia Elkarteko kideak hasieratik bidelagun izan ditu Euskalerria Irratiak. Bai festak zein protestaldiak antolatzeko orduan, baita ekonomikoki aurrera egiteko tenorean ere. Haien ekarpenari esker gainditu ditu gure irratiak egokitu zaizkion ataka ekonomiko estuak.

900 bat bazkide ditugu. Horiei esker heldu gara dozena bat langile, zientoka iragarle eta milaka entzule dituen irratia izatera. Lerrootatik mila esker anitz jada bazkide zaretenoi, eta ez zaretenoi gonbitea: bazkidetu zaitezte. Baietz 1.000ra iritsi!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!