Iñaki Zabala: "35 urtetik behekoen %50ak hutsik uzten dute 0,7aren helburuaren laukitxoa Errenta Aitorpenean"
Entzutekoak

Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak, Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN) eta Nafarroako Gurutze Gorriak, hamabigarren urtez, errenta aitorpenean “gizarte helburuak” laukia  aukeratzera gonbidatu dituzte herritarrak eta gogorarazi dute enpresek ere marka dezaketela Gizarte Helburuetarako 0´7 laukia haien sozietateen gaineko zerga aitorpenean.