Iñigo Leza (Trenaren alde): "Despopulazioan are gehiago sakonduko luke AHTak"
Entzutekoak

Biztanle bakoitzeko Abiadura Handiko Trenaren kilometro gehien dituen herrialdea da Espainia eta gutxien erabiltzen duena. Renferen datuen arabera eskualdeko eta distantzia ertaineko zerbitzuak dira desplazamenduen %96; %4 dira abiadura handiko trenen bidezkoak. Hala ere, inbertsioa handiagoa da azken hauetarako: %80a eramaten duelako. "Kezka" eragiten du Nafarroako landa eremuan bereziki abiadura handiko trenaren "eraikuntzak eta etorkizunak". Kalteak "izugarriak" izan daitezkeelako ingurumenean eta herritarrengan. "Bada beste aukerarik. Dagoen trenbide sarea egokitzearekin nahikoa litzateke", esan du Iñigo Leza Trenaren Aldeko Plataformako kideak. Agerraldi "jendetsua" eginen dute gaur 19:00etan