Mikel Oteiza kultur zinegotzia, Atarrabiako EH Bilduren zerrendaburu

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 11a, 11:48
Mikel Oteiza eta Pedro Gastearena (Irudia: EH Bildu)

Pedro Gastearena alkateak eman dio lekukoa

Mikel Oteiza izanen da Atarrabiako EH Bilduren zerrendaburua udal hauteskundeetan, koalizioak atzo ilunabarrean sare sozialen bidez jakinarazi zuenez. Erabakia atzo arratsaldean bertan egindako batzar batean hartu zuten. Egun Bilduko Kirio Gastearena da Atarrabiako alkatea.

Oteiza 2011tik da zinegotzi, eta Kultura eta Gaztedi batzordeko presidentea da. Herrian ezaguna da, halaber, Mikelats dantza taldeko kidea delako eta hainbat antzerki talderekin ere aritu izan delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!