Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Autoak aparkatzeko gunea egokituko dute Kostalapea plazatik gertu

Euskalerria Irratia 2017-09-11 08:27   Gizartea  Nafarroa

Autoak aparkatzeko gunea egokituko dute Kostalapea plazatik gertu

Gaur hasiko dituzte egokitze lanak Trinitarioetan. Karabanentzako sortutako aparkalekuaren parean izanen da gune berria eta 180 kotxe uzteko aukera izanen da. 

Arizkungo gizon baten gorpua aurkitu dute

Euskalerria Irratia 2017-09-11 08:25   Gizartea  Nafarroa

Arizkungo gizon baten gorpua aurkitu dute

Ostiralean desagertu zen 83 urteko gizona eta atzo topatu zuten haren hilotza, paseoan ateratzeko bisitatu ohi zuen errekatik gertu.

Bi eraso sexista salatu dituzte Arrikurock musika jaialdian

Bi eraso sexista salatu dituzte Arrikurock musika jaialdian

Euskalerria Irratia 2017-09-11 08:11   Gizartea  Nafarroa

>Larunbatean izan zen musika jaialdia Antsoainen eta bi emakumek sexu erasoak salatu zituzten.
>Atzo elkarretaratze jendetsua egin zuten herrian eraso matxistak salatzeko. 

Iazko sanferminetan neska bat bortxatzeagatik preso dauden bost gizonak ez dira espetxetik irtengo

Euskalerria Irratia 2017-09-08 19:27   Gizartea  Nafarroa

Iazko sanferminetan neska bat bortxatzeagatik preso dauden bost gizonak ez dira espetxetik irtengo

>Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak berretsi du "delitua berriz egiteko edo ihes egiteko arriskua" dagoela. 
>Bost gizonen defentsaren eskaera ez du aintzat hartu auzitegiak eta espetxean segituko dute.

Mugikortasun jasangarria sustatzeko hilabetea

Euskalerria Irratia 2017-09-07 12:28   Gizartea  Iruñea

Mugikortasun jasangarria sustatzeko hilabetea

Hogeita hamar ekitalditik gora antolatu ditu Iruñeko Udalak irailerako. 'Elkarbanatu zure hiria: karrika bizi batzuen alde', goiburuarekin hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta bizi kalea programa izanen dira. 

Hitzarmen duina aldarrikatu dute adinduen egoitzako langileek

Euskalerria Irratia 2017-09-07 09:29   Gizartea  Iruñea

Hitzarmen duina aldarrikatu dute adinduen egoitzako langileek

Misericordia adinduen egoitzako enpresaren jarrera dela eta, ELA, LAB, UGT, CCOO, SATSE eta USO sindikatuek mobilizatzeko deia egin dute. Langileek hitzarmen duina nahi dute.

Esa urtegiko zabaltze lanen eragina ikertzeko eskatuko du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2017-09-07 08:13   Gizartea  Nafarroa

Esa urtegiko zabaltze lanen eragina ikertzeko eskatuko du Gobernuak

Esa urtegiaren, inguruko herrien eta bizilagunen segurtasunak sortzen du kezka. Handitze lanen eragina zein den aztertzeko eskatuko diete adituei.

Auzo eztabaidaguneak hirugarrenez hasi dira

Auzo eztabaidaguneak hirugarrenez hasi dira

Euskalerria Irratia 2017-09-06 07:47   Gizartea  Iruñea

Zinegotziak auzoetara hurbildu eta herritarrek dituzten kezkak, iradokizunak eta zalantzak jasotzen dituzte gero erantzun egokia emateko asmoz. Hirugarren erronda egiten ari dira. Atzo Zabalgunean izan zen Itziar Gomez.

Aritz Ayesa: "Billabesei xarma falta zaie; hiri garraioa erakargarri egin nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2017-09-05 14:09   Gizartea  Iruñerria

Aritz Ayesa: "Billabesei xarma falta zaie; hiri garraioa erakargarri egin nahi dugu"

Astelehenetik, Iruñeko Erdigunea Atsegin Egiteko Plana abian da. Zirkulazio aldaketekin bat eginez, martxan jarri dira billabesen ibilbide berriak ere. Iruñerriko Mankomunitateko presidente Aritz Ayesarekin hiri garraioaz eta trafikoaz mintzatu gara.

Mikel Ariz: “Teknologia berriek pertsonen mugikortasuna erraz dezakete”

Euskalerria Irratia 2017-09-05 10:53   Gizartea  Nafarroa

Mikel Ariz: “Teknologia berriek pertsonen mugikortasuna erraz dezakete”

Mikel Ariz telekomunikazio ingeniaria da biomedikuntzan. Ezgaitasun fisikoa duten lagunek begien bitartez gailu elektronikoak kontrola ditzaketela azaldu du bere tesian. 

Gizon bat zendu da Donejakue bidea egiten ari zela

Euskalerria Irratia 2017-09-05 08:49   Gizartea  Nafarroa

Gizon bat zendu da Donejakue bidea egiten ari zela

Auritzen topatu zuen autoz zihoan herritar batek buruz behera lurrean erorita. Berehala gerturatu baziren ere larrialdi zerbitzuetako profesionalak ezin izan zuten deus egin gizona suspertzeko. 

Adingabe bat hil da Saldiasen traktore batek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2017-09-05 08:26   Gizartea  Nafarroa

Adingabe bat hil da Saldiasen traktore batek harrapatuta

20:12 inguruan deia jaso zuen Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak eta gertatutakoaren berri izanda Foruzaingoa, suhiltzaileak, herriko medikua eta anbulantzia gerturatu ziren bertara. 

Hildako bat izan da errepideko istripuan

Euskalerria Irratia 2017-09-05 08:06   Gizartea  Nafarroa

Hildako bat izan da errepideko istripuan

Autobus baten eta auto baten arteko talkan kotxe gidaria da hildakoa. Beste bi zauritu ere izan dira eta Lizarrako erietxera eraman dituzte. 

Alde Zaharra "atseginagoa" da atzotik

Euskalerria Irratia 2017-09-05 07:57   Gizartea  Nafarroa

Oinezkoek, bizikleta gainean doazenek eta garraio publikoa erabiltzen dutenek izanen dute lehentasuna. 15.000 auto pribatu gutxiago ibiliko dira Iruñean barna. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nabarreriako eraikin bat okupatu dute gaztetxe bilakatzeko asmoz

Euskalerria Irratia 2017-09-04 09:29   Gizartea  Iruñea

"Alde Zaharrak gaztetxea lortu du!". Lehenengo aldiz okupatu zutenetik hamar urte igaro direnean, Marques de Rozalejo jauregiko ateak ireki dituzte berriro gazteek.