Lazaro Elizalde: “Arazoa estrukturala da, horregatik Osasun Lege bat oso beharrezkoa da”

Pello Argiñarena api 25, 13:54 Iruñea

Entzutekoak

Nafarroako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kide da Lazaro Elizalde medikua. Metropoli Forala saioan izan dugu goizean Osasunbidearen arazo nagusiez solasean. Besteak beste, Lehen Arreta Zerbitzua, itxaron zerrendak, Buru Osasun sistema eta langilegoaren egonkortasuna izan ditugu mintzagai.

Eraso sexistei buruzko informazio postuak jarriko dituzte Iruñeko auzoetako jaiguneetan

Bidane Beloki Ezker api 25, 12:56 Iruñea

Eraso sexistak zer diren, nola hauteman daitezkeen eta hirian horiek jasaten dituzten emakumeei arreta emateko zer baliabide dauden jakinaraziko da bertan; informazioa ez ezik aholkularitza ere eskainiko da. Asteburu honetan jarriko dute lehenengo postua, Sanduzelaiko O parkean, eta datorren asteburuan, bigarrena, Txantrean.

Laba gunea, Iruñea
Civican, Iruñea