Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Zarata salatzeko elkarretaratzea egin dute Alde Zaharrean

Euskalerria Irratia 2015-04-30 08:22   Gizartea  Iruñea

Zarata salatzeko elkarretaratzea egin dute Alde Zaharrean

Alde Zaharrean bizi plataforma aurkeztu dute, Zarataren Aurkako Nazioarteko Egunarekin batera.

Iruñeko Udalak 81.750 euro bideratuko ditu peñentzat aurtengo Sanferminetan

Euskalerria Irratia 2015-04-29 20:00   Gizartea  Iruñea

Iruñeko Udalak 81.750 euro bideratuko ditu peñentzat aurtengo Sanferminetan

Udalak diruz lagunduko ditu jai giroa areagotzeko balioko duten peñen jarduerak. Kutsu politiko edo aldarrikatzailea duten ekitaldiek ez dute laguntzarik jasoko.

Foruzainek eskainiko dute udaltzain zerbitzua Berriobeitin

Euskalerria Irratia 2015-04-29 18:23   Gizartea  Ezkabapea  Berriobeiti

Foruzainek eskainiko dute udaltzain zerbitzua Berriobeitin

Maiatzaren lehenetik aurrera lau foruzainek laguntza emanen diete bertako bi aguazilei, gaur sinatutako hitzarmenean zehazten den bezala.

Bi pertsona epaitu dituzte AHTaren aurka protesta egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-04-29 17:45   Gizartea

Bi pertsona epaitu dituzte AHTaren aurka protesta egiteagatik

Nafarroako Gobernuaren egoitzako balkoi bateko bi banderaren mastetara lotu ziren; sententziaren zain gelditu da auzia.

Iruñean eginen du Etxeratek Batzar Nazionala, igandean

Euskalerria Irratia 2015-04-29 12:38   Gizartea  Nafarroa

Iruñean eginen du Etxeratek Batzar Nazionala, igandean

Elkartasuna eta babesa izanen ditu ardatz batzarrak. Iruña Park hotelean da hitzordua goizeko 11:00etan. Gizarte eragileek eta alderdi politikoek sinatutako manifestua ere irakurriko du elkarteak.

Nafarroa Wow-ren kartelak oihartzun handia eduki du sare sozialetan

Euskalerria Irratia 2015-04-29 09:36   Gizartea  Iruñea

Nafarroa Wow-ren kartelak oihartzun handia eduki du sare sozialetan

Agerkari honetako Nafarroa Wow ataleko lagunek Barcina sartu dute Caravinagreren lekuan, Javier Erizeren afixan.

Aurtengo sanferminetako kartela, aspaldiko argazki batean

Euskalerria Irratia 2015-04-28 13:40   Gizartea  Iruñea

Aurtengo sanferminetako kartela, aspaldiko argazki batean

Webguneko irakurle batek honako argazki hau bidali digu: alde batean, Caravinagre Redin karrikan; bestean, haur bat kilikiari ixeka egiten. Eszenak, jakina, 2015eko Sanferminak iragarriko dituen afixa dakarkigu gogora.

Javier Erize iruindarraren ‘Kilikon’ afixak iragarriko ditu 2015eko sanferminak

Euskalerria Irratia 2015-04-28 12:12   Gizartea  Iruñea

Javier Erize iruindarraren ‘Kilikon’ afixak iragarriko ditu 2015eko sanferminak

Egilearen arabera, kartel irabazlea “diseinu lana bainoago lan artistikoa da”, olioz pintaturiko koadroa baita. Modu horretan “keinua” egin nahi izan die kartelgintzako teknika tradizionalei. Aurtengo lehiaketan 5.124 iruindarrek eman dute botoa.

Santo Domingo aldapan kontrako norabidean doazen txirrindulari guztiei isuna jarriko die Udaltzaingoak

Euskalerria Irratia 2015-04-28 14:14   Gizartea  Iruñea

Santo Domingo aldapan kontrako norabidean doazen txirrindulari guztiei isuna jarriko die Udaltzaingoak

Hala agindu du zuzendaritzak. Zenbait udaltzain kexu azaldu dira, legearen arabera txirrindulariek bizitegi-kaleetan badutelako kontrako norabidean joaterik.

Yoar eta Bideberri elkarteei babesa eman diete 400 lagunek manifestazioan

Euskalerria Irratia 2015-04-27 09:56   Gizartea  Iruñea

Yoar eta Bideberri elkarteei babesa eman diete 400 lagunek manifestazioan

Hitzarmen bidez Prebentziorako Zerbitzuetan egoteko eskaera aldarrikatu dute. Iruñeko gainerako auzoetan bezala Arrosadian, Azpilagañan eta Mendillorrin ere aitortza nahi dute.  

Txentxo Jimenez Katmandun harrapatu du lurrikarak

Euskalerria Irratia 2015-04-27 09:00   Gizartea  Nafarroa

Parlamentari ohia mendi zeharkaldia egiten ari zen, Berriozarko beste zazpi mendizalerekin batera. Denak onik daude, Berriozarko alkate Xabi Lasak Euskadi Irratian adierazi duenez.

Bizikletaren erabilera kontrolatzeko kanpaina poliziala

Euskalerria Irratia 2015-04-27 08:45   Gizartea  Iruñea

Bizikletaren erabilera kontrolatzeko kanpaina poliziala

Gaur hasi eta maiatzaren hirura arte Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta udaltzaingoak bizikletaren erabilerari buruzko kanpaina jarriko dute martxan. Bizikletek izaten dituzten istripuak ekidin eta ezbehar horien ondorioak ahalik eta txikienak izateko eginen dute.

Giro bikainean amaitu dira Sanduzelaiko jaiak

Euskalerria Irratia 2015-04-26 22:05   Gizartea  Iruñea

Mila esker irudiak, bideoak eta informazioa euskalerria.eus agerkarira bidali dizkiguzuen sanduzelaitar guztioi. Biba zuek!

‘Bistaratu mikromatxismoa’ gazte sorkuntza saria irabazi du ‘Txantreako gazteak’ kolektiboak

Euskalerria Irratia 2015-04-25 18:09   Gizartea  Iruñea

‘Bistaratu mikromatxismoa’ gazte sorkuntza saria irabazi du ‘Txantreako gazteak’ kolektiboak

Topatu.info eta Gaztezulo hedabideek gazteentzako lehiaketa hau antolatu dute sorkuntza lanen bidez mikromatxismo egoerak  azalera ekartzeko asmoz. Otsailetik martxoaren 30era arte 36 lan jaso dituzte. Gaur goizean sari banaketa izan da Donostian.

Zigor Ruiz preso iruindarra aske atera da

Euskalerria Irratia 2015-04-24 17:15   Gizartea  Iruñea

Zigor Ruiz preso iruindarra aske atera da

2007an atxilotu zuten, Sheffielden, Erresuma Batuan. Goizean atera da Herrera de la Manchako espetxetik.

Mila sinadura erregistratu dituzte Sortzenek eta Herrikoak LOMCEren errebalidaren aurka

Euskalerria Irratia 2015-04-24 08:19   Gizartea  Nafarroa

Mila sinadura erregistratu dituzte Sortzenek eta Herrikoak LOMCEren errebalidaren aurka

LOMCEk errebalida ezartzen du Lehen HEzkuntzako 3. mailan. Guraso elkarteen plataformek salatu dutenez, azterketa desegokiak dira eta lehia sortuko dute bai ikasleen artean, baita ikastetxeen artean ere.

Sarrigurengo haurrek eskola berria eraiki dute kartoizko kutxekin

Euskalerria Irratia 2015-04-23 20:30   Gizartea  Eguesibar

Sarrigurengo haurrek eskola berria eraiki dute kartoizko kutxekin

Irakasle eta familiek berretsi dute Gobernua egiten ari den handipena ez dela aski eta arazo gehiago ekarriko duela bai irakaskuntza bai kudeaketa alorretan.

'Nafarroako Hitza'-k webgune berritua du

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015-04-23 19:39   Gizartea

'Nafarroako Hitza'-k webgune berritua du

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean ari dira aurkezten. Nafarroako astekariak hiru mahai inguru antolatu ditu maiatzeko bozei begira, eta politikakoan EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Ezkerrako hautagaiek parte hartuko dute.

Zazpi lagun ospitaleratu dituzte Baleztena Etxeko sutean kea arnasteagatik

Euskalerria Irratia 2015-04-23 10:00   Gizartea  Iruñea

Zazpi lagun ospitaleratu dituzte Baleztena Etxeko sutean kea arnasteagatik

Suak sortutako kea arnasteagatik etxebizitzan bizi diren hiru emakume edadetu artatu behar izan dituzte,  eurei laguntzera joandako beste bi senitarteko eta bi udaltzain.

Udaltzaingoak gogorarazi du baimendutako bideetatik bakarrik ibil daitekeela bizikletaz

Euskalerria Irratia 2015-04-23 08:56   Gizartea  Iruñea

Udaltzaingoak gogorarazi du baimendutako bideetatik bakarrik ibil daitekeela bizikletaz

Udaltzaingoak txirrindulariek bete beharreko zenbait arau oroitarazi ditu, eguraldi ona hasi den honetan.