Iruñerriko euskaldunon agerkaria

NUPeko errektore berria aukeratuko dute gaur

NUPeko errektore berria aukeratuko dute gaur

Euskalerria Irratia 2015-05-13 08:56   Gizartea  Nafarroa

Arrosadiako eta Tuterako unibertsitate-campusean eta Osasun Zientzietako Fakultatean jarriko dituzte hautestontziak. 11:00etatik 18:00etara eman ahal izanen dute botoa.

Errigora ekimenaren kanpaina berria eginen dute maiatzaren 14tik 26ra

Euskalerria Irratia 2015-05-12 20:04   Gizartea  Nafarroa

Errigora ekimenaren kanpaina berria eginen dute maiatzaren 14tik 26ra

Erriberako laborantza zein euskararen aldeko taldeak sustatzea da ekimenaren xedea.

Simon Santamariaren aurkako ahozko epaiketa zabaltzeko agindua eman du Benito epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Hitza 2015-05-12 19:38   Gizartea

Simon Santamariaren aurkako ahozko epaiketa zabaltzeko agindua eman du Benito epaileak

Iruñeko 3. instrukzio epaitegiko buru Mari Paz Benito epaileak agindua eman du Simon Santamaria Iruñeko udaltzainburu ohiaren aurka ahozko epaiketa abiatzeko. Prebarikazioa eta lankideen kontrako jazarpena leporatzen dio.

Nafarroako "erregimena" kanporatzeko manifestazioa deitu dute larunbatean Ernaik eta IAk

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015-05-12 17:50   Gizartea

Aldaketa sozialaren aldeko mobilizazioa deitu dute larunbaterako, Nafarroako eremu ugaritako gazteak batzeko asmoz. "Erregimena Kanpora" dinamikaren baitan antolatuta, manifestazioa 12:00etan aterako da Iruñeko Foruen plazatik.

Tonbola muntatzen hasi dira

Tonbola muntatzen hasi dira

Euskalerria Irratia 2015-05-12 13:13   Gizartea  Iruñea

Hauteskunde kanpainan murgildurik askok erdi ahantzita badute ere, gero eta gutxiago falta da martxoaren 24ko bozetarako ez ezik baita sanferminetarako ere.

Auzitegiko aparkalekua berriz ireki dute

Euskalerria Irratia 2015-05-12 10:15   Gizartea  Iruñea

Auzitegiko aparkalekua berriz ireki dute

Duela hiru hilabete ondoratu zen aparkalekua. Konponketa lanen ondotik, segurtasuna ziurtatua dagoela nabarmendu du Iruñeko Udalak.

Oberena, Txantrea eta Arrotxapeko igerilekuetako udako abonamenduak eskatzeko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2015-05-11 12:26   Gizartea  Iruñea

Oberena, Txantrea eta Arrotxapeko igerilekuetako udako abonamenduak eskatzeko epea, zabalik

Eskariak maiatzaren 19 arte egin ahal izanen dira 010 telefonora deituz. Abonamenduak zozketa bidez banatuko dira.

Aurtengo txupinazoa La Veleta peñako kideen ondorengoek botatzea proposatu dute

Euskalerria Irratia 2015-05-08 14:02   Gizartea  Iruñea

Aurtengo txupinazoa La Veleta peñako kideen ondorengoek botatzea proposatu dute

La Veleta-koak zuriz janzten lehenak izan ziren, 1931 urtean, eta 1936an peñako hainbat kide fusilatu zituzten. Iruñeko peñek eta Memoriaren Autobusak proposatu dute haiek omentzea, Txupin Etxepare ekimenaren bidez.

UPNren eta PSNren botoek atera dute aurrera Maristen proiektu polemikoa

Euskalerria Irratia 2015-05-08 12:42   Gizartea  Iruñea

UPNren eta PSNren botoek atera dute aurrera Maristen proiektu polemikoa

Zabalgunean 20 solairuko eraikina altxatzeko egitasmoak ozta-ozta egin du aitzina: 14 boto jaso ditu alde, eta 13 kontra.

Nafarroako Gobernuak 25.000 euro emanen ditu frankismoaren biktimen gorpuzkiak exhumatzeko

Euskalerria Irratia 2015-05-06 20:24   Gizartea  Nafarroa

Nafarroako Gobernuak 25.000 euro emanen ditu frankismoaren biktimen gorpuzkiak exhumatzeko

Biktimen ondorengoek, udalek, eta memoria historiko eta fusilatuen senitarteen elkarteek eskatu ahal izanen dituzte laguntza hauek. Guztira, 25.000 euro izanen dira 2015 urterako.

Bardeako tiro eremuaren aurkako martxa ekainaren 7an eginen dute

Euskalerria Irratia 2015-05-06 09:31   Gizartea  Nafarroa

Bardeako tiro eremuaren aurkako martxa ekainaren 7an eginen dute

28. martxa izanen da, herritarren segurtasunaren alde eta Bardeako tiro poligonoa mantentzeko erabiltzen den dirua gastu sozialetara bideratzeko eskatuko dute.

Aurten ere eraso sexisten aurkako kanpaina eginen du Iruñeko Udalak Sanferminetan

Euskalerria Irratia 2015-05-06 08:46   Gizartea  Iruñea

Aurten ere eraso sexisten aurkako kanpaina eginen du Iruñeko Udalak Sanferminetan

Erasoen aurrean herritarrak aktibatu eta indarkeria pairatzerakoan zein baliabide dauden jakinaraztea da Iruñeko Udalaren helburua. Prebentzioa eta sentsibilizazioa lortu nahi ditu.  

Esako urtegia handitzearen aurka bat egin dute hainbat alderdik

Euskalerria Irratia 2015-05-05 12:24   Gizartea  Nafarroa

Esako urtegia handitzearen aurka bat egin dute hainbat alderdik

'Esa gehiagorik ez' eta 'Rio Aragon' plataformek babesa jaso dute EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, Podemos, UPyD, Libertate Nabarra eta Equo alderdiengandik.

Udaltzaingoak ikastetxetik aterarazi ditu LOMCEren aurka itxialdia egiten ari ziren gurasoak

Euskalerria Irratia 2015-05-05 11:59   Gizartea  Iruñea

Udaltzaingoak ikastetxetik aterarazi ditu LOMCEren aurka itxialdia egiten ari ziren gurasoak

Txantreako Bernart Etxepare ikastetxean eman dute gaua hainbat gurasok. Horietako zortzi teilatura igo dira. Udaltzaingoak gaur goizean kaleratu egin ditu. Udaltzaingoak gaur goizean kanporatu ditu.

Hiru urtean %140 handitu da Iruñean txirotasuna pairatzen duten haurren kopurua

Euskalerria Irratia 2015-05-05 11:27   Gizartea  Iruñea

Hiru urtean %140 handitu da Iruñean txirotasuna pairatzen duten haurren kopurua

Hiriburuko haurren egoeraren inguruko txostena egin dute Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak.

Bosgarren edukiontzia erabiliko dute Sanduzelai, Buztintxuri eta Artikako etxebizitzen %27k

Euskalerria Irratia 2015-05-05 08:41   Gizartea  Iruñerria

Bosgarren edukiontzia erabiliko dute Sanduzelai, Buztintxuri eta Artikako etxebizitzen %27k

3.120 etxebizitzek eman dute izena gai organikoak bereizteko proposamenari. Datozen egunetan zenbateko hori haztea espero du Mankomunitateak.

Txantreako bestak, iruditan

Euskalerria Irratia 2015-05-03 23:04   Gizartea  Iruñea

Txantreako bestak, iruditan

Atzo amaitu ziren aurtengo Txantreako besta umel bezain beroak (meteorologikoki zein bestela). Idatzizko kronika ez ezik, grafikoa ere osatu dugu, 37 argazkirekin.

"Presoen sakabanaketaren amaiera marrazten" hasiak direla adierazi du Etxeratek

Euskalerria Irratia 2015-05-03 16:54   Gizartea  Iruñea

"Presoen sakabanaketaren amaiera marrazten" hasiak direla adierazi du Etxeratek

500 lagunetik gora elkartu dira Etxerat, Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak Iruñean egin duen  XIV. Nazio Batzarrean.

Sute ikusgarria Antsoaingo industria-nabe huts batean

Euskalerria Irratia 2015-05-02 10:05   Gizartea  Ezkabapea  Antsoain

Ostiral arratsaldean gertatu zen sutea Aranguren enpresak Artika kalean zuen lantegian. Ke adar beltz ikusgarria sortu zen eraikinean, bertan pilatuta zegoen zaborra erretzean.

Biltoki elkarteko taberna zabalik izanen da Txantreako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Txantreako Biltoki Elkartea 2015-04-28 19:49   Gizartea

Ostegunetik igandera, 20:00etatik 6:00etara egonen da irekita