Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Zuritu dira mendi kaskoak

Euskalerria Irratia 2017-11-08 14:08   kultura  Nafarroa

Udazkeneko lehen elurteak zuritu ditu mendi tontorrak. Negua gero eta gertuago dagoela iragartzen duen irudia. 


>BIDALI ZUEN ARGAZKIAK 608 91 89 96 WHATSAPERA eta hemen argitaratuko ditugu!

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Erabakitzeko eskubidearen alde eta 155. artikuluaren kontra

Euskalerria Irratia 2017-11-06 09:19   Gizartea  Nafarroa

Ehunka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxeko plazan Gure Esku Dagok, ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, CGTk, EHNEk, Hiruk deituta, Kataluniako Gobernuko kideen kartzelaratzea salatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zabaldi, 20 urte borrokak ereiten

Euskalerria Irratia 2017-10-30 08:04   kultura  Nafarroa

Larunbatean 20 urte ospatu zituen Zabaldi Elkartasunaren Etxeak, borroka internazionalistak, feministak eta arrazakeriaren kontrakoak barnebilzen dituen Nabarreriako lokalak. 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Lezkairu auzoan 13.000 metro koadroko plaza eraikiko dute

Euskalerria Irratia 2017-10-25 14:21   Gizartea  Nafarroa

Zabuak, lau egonleku, pergola bat, berdeguneak eta zuhaitzak izango ditu, baita bizikletak aparkatzeko euskarriak eta iturri bat ere.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Elhadji Ndayeren omenezko plaka jarri dute Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2017-10-25 07:56   Gizartea  Nafarroa

Orain urtebete hil zen Ndaye, poliziak atxilotu eta bihotz geldialdia izan ostean komisaldegian. Arrotxapean hartu zuten atxilo eta bertan jarri dute haren omenezko plaka, haren eta "izenik gabekoen" omenezkoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Artzapezpikutzak etxetik bota nahi izan du 88 urteko emakume bat Lizoainen; etenda gelditu da kaleratzea

Euskalerria Irratia 2017-10-23 11:01   Gizartea  Nafarroa

>Felicia Itoiz: "Artzapezpikuak ezin du lasai lo egin. Nik ezinen nuke". Negarrari ezin eutsita, eskerrak eman dizkie Feliciak han bildutakoei. "89 urte beteko ditut abenduan, eta orain hasi naiz fedea galtzen".
>Itoiz duela 36 urte bizi da artzapezpikuaren eraikin batean. Hilero ordaindu du zegokion alokairua eta orain, etxetik bota nahi dute 88 urteko emakumea. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bisitari gehiago gerturatzeko, turismo kanpaina erakargarria

Euskalerria Irratia 2017-10-24 07:58   Gizartea  Nafarroa

Iazko datuekin alderatuta abuztura arte %4 hazi da turista kopurua; ia milioi bat bisitari izan dira Nafarroan. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Unzuko hotelaren kontrako protesta egin dute Alde Zaharreko auzokideek

Euskalerria Irratia 2017-10-20 09:14   Gizartea  Nafarroa

Merkaderesen dagoen Unzu etxean hotela eraiki nahi du multinazional batek, eta, horregatik, protesta egin dute hainbat bizilagunek, turismo mota hori "sostengarria" ez dela eta auzoaren "saturazioa" salatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Polizien Legeak ez du aurrera egiterik izan

Euskalerria Irratia 2017-10-19 12:21   Politika  Nafarroa

>Ez du aurrera egin Nafarroako Gobernuak prestatua zuen Polizien Legeak: Ez du babes nahikorik izan eta atzera bota dute Parlamentuko osoko bilkuran. 
>Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak osoko zuzenketa bateratua aurkeztu diote Legeari. PSNren zuzenketa da aurrera atera dena UPN, PSN eta PPren babesa lortuta, baita Ezkerrarena ere. Podemos abstenitu egin da. 
>2015eko Foruzaingoaren Legeak segituko du abian hemendik aurrera ere. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Birekin bat egiteko aukera eman diete euskaltzaleek Tantirumahiruri

Euskalerria Irratia 2017-10-16 08:52   Euskara  Nafarroa

Ikuskizun eta ekitaldi ugari zeuzkaten prestatuak ikastolako antolatzaileek eta erantzunak aurreikuspen guztiak gainditu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Tren sozialaren alde eta AHTaren kontra

Euskalerria Irratia 2017-10-09 08:05   Gizartea  Nafarroa

Erdialdea trenaren alde eta Ezin dugu trena galdu pankartak eskuetan, manifestazioa egin zuten milala pertsonek Tafallan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskal Herriko erdigunea, hirugarrenez

Euskalerria Irratia 2017-10-09 07:47   Kirola  Nafarroa

Independentistak taldeak deituta hirugarren urtez jarraian egin dute mendi martxa Euskal Herriko erdigunera. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskalkiak atlas linguistikoaren bidez, 'Euskara Ibiltaria' erakusketan

Euskalerria Irratia 2017-10-06 08:30   Euskara  Nafarroa

Guztira 24 mapa linguistikok, 4.000 grabazio, 320 infogramak, 1´5 milioi hitzek, 12 liburukik eta Nafarroako 27 herriren parte hartzeak osatu dute Euskara Ibiltaria. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Alde Zaharreko zenbait etxebizitzatan kalteak eragin dituzte gauez

Euskalerria Irratia 2017-10-03 08:20   Gizartea  Nafarroa

>40 ataritan gutxienez egin dituzte kalteak: sarrailak hautsi dituzte gehienetan. 
>Bistabellan zenbait auto ere hautsi dituzte: ispiluak errotik atera dituzte. 
>Bizilagunak elkartu eta zenbait tabernatako jabeek ere salatu dituzte eraso horiek. Elkarrekin aurkeztuko dute salaketa udaltzaingoan. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gurseko kontzentrazio-esparruan egon zirenei, omenaldia

Euskalerria Irratia 2017-10-02 08:21   Gizartea  Nafarroa

Esparrutik igaro ziren 500 nafarren omenez egindako monumentu bat inauguratu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Oihana Iguaran irabazle, Leitzako saioan

Euskalerria Irratia 2017-10-02 08:02   Euskara  Nafarroa

Hala, Durangoko finalaurrekoan kantatzeko tokia ziurtatu du Amasakoak. 1.200 ikus-entzule pasatxo elkartu dira Leitzako udal kiroldegian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Heldu den udaberrian egonen da erabilgarri Mendillorriko igogailua

Euskalerria Irratia 2017-09-27 08:05   Gizartea  Nafarroa

Lanak gauzatzeko epea sei hilabete baino gehixeago da, eta aurrekontuak 817.440,69 euro jotzen du.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iruñea, Kataluniarekin bat

Euskalerria Irratia 2017-09-21 08:17   Gizartea  Nafarroa

Elkarretaratzea egin zuten atzo hainbat herritarrek Iruñeko udaletxeko plazan, Independentzia eta Votarem leloak oihukatuz, Bartzelonan gertatutakoa salatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txantreako parke berriak badu diseinua

Euskalerria Irratia 2017-09-12 13:20   Gizartea  Iruñea

Begibistan taldearen proiektuak irabazi du Txantrean parkea sortzeko ideiarik onena izan duelakoan. 100.000 metrotan berdeguneak, parkeak, jolas tokiak eta baratzeak izanen ditu. Aurreproiektua da gaur aurkeztutakoa. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udaletxeko dekorazioa berriturik ikusteko aukera

Euskalerria Irratia 2017-09-07 08:29   kultura  Iruñea

Sanferminetako kartelak, Iruñeko giltzak eta hiriko lehen armarri polikromatua bisitatu daitezke. 

»» Ikusi argazki guztiak (5)