Herri-krosa Artikan kontzientziazio soziala pizteko

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 09:35

Lehen herri lasterketa antolatu du Artika Berriko kontzejuak Berriobeitiko udalarekin batera. Irailaren 3an larunbatarekin izanen da. 

Kontzientziazio soziala areagotzeko lasterketa izanen da larunbatean Artika Berrin izanen dena. Lau egitasmo laguntzeko bideratuko da herri-lasterketa horretan ateratzen den dirua. 150 eta 200 bizilagunen parte-hartzea espero dute antolatzaileek. Helduek eta haurrek parte hartu ahal izanen dute ibilbide desberdinak baitaude prest. 

Helduek 7.400 metro egin beharko dute lasterketa osatzeko. Artika eta Berriozar artean ariko dira, Ezkabako zenbait parajetatik pasatuta. Goizeko 10etan ekinen diote. Irailaren 2ra arte dago aukera izen emateko herrikrosa.eus webgunearen bitartez. 7 euro ordaindu beharko da apuntatzeko. 

Haurren kasuan euro bat ordaindu beharko dute izen-emateagatik eta apuntatzen direnen arabera erabakiko dute ibilbidea. 

Laguntza proiektu askotarikoei

1. Maialeni babesa-Begirada bat Rett gaixotasunari

2. Nereari lagunduko diogu

3. Autismoaren Nafarroako Elkartea

4. Paris 365 Jantoki Solidarioa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!