Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Aurrematrikulatzeko garaia iritsi zaie hiru urteko haurren gurasoei

Euskalerria Irratia 2017-02-13 09:13   Euskara  Nafarroa

> Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko kanpaina hasi da. Otsailaren 13tik 17ra izanen da.
> 2014an jaiotako haurrek heldu den ikasturtean zein ikastetxetan ikasiko duten erabakitzeko unea iritsi zaie gurasoei.
> Gutxi gora behera 6. 200 haurrek eman beharko dute egunotan izena ikastetxeren batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

20. KORRIKArako egindako 'ZIRKORRIKA' abestiaren materiala eskura!

Euskalerria Irratia 2017-02-07 19:54   Euskara  Nafarroa

20. KORRIKArako egindako 'ZIRKORRIKA' abestiaren materiala eskura!

Abestia, bideoklipa, karaokea, hitzak, fitxa teknikoa, playbacka, partiturak... dena ikastetxeak, musika-eskolak, txarangak eta musika-taldeen eskura jarri du Korrikak.

Hamabi herrik eremu ez-euskaldunetik eremu mistora pasa nahi dute

Euskalerria Irratia 2017-02-06 10:47   Euskara  Nafarroa

Hamabi herrik eremu ez-euskaldunetik eremu mistora pasa nahi dute

Eremu ez euskaldunean daude guztiak, Lizarraldeko, Izarbe Ibarreko eta Erdialdeko herriak dira. Mozioak onartu dituzte Parlamentuari eta Foru Gobernuari eskatuz eskaera sozialari erantzuna emateko. 

Mediku eta pediatra euskaldunak exijitzeko giza katea egin dute Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2017-02-06 09:02   Euskara  Iruñea

Arrotxapeko Osasun Etxea inguratu dute 100 lagun inguruk, Arrotxapreko EHEk deituta. Foruzaingoak bi pertsona identifikatu ditu, mobilizazioa iragarrita ez zagoela argudiatuz.

Iruñeko Udal Haur Eskolek 1.010 plaza eskainiko dituzte, horietarik %40,6 euskaraz

Euskalerria Irratia 2017-02-02 20:07   Euskara  Iruñea

Iruñeko Udal Haur Eskolek 1.010 plaza eskainiko dituzte, horietarik %40,6 euskaraz

Beste %59,4 gaztelaniaz edo gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira hurrengo ikasturtean. 838 plaza egun osokoak izanen dira eta lau eskolatan egun erdiko 172 plaza eskainiko dira.

Euskaraz ikasteko aukera, Alde Zaharreko eta Sanduzelaiko haur eskoletan

Euskalerria Irratia 2017-02-01 14:04   Euskara  Nafarroa

Euskaraz ikasteko aukera, Alde Zaharreko eta Sanduzelaiko haur eskoletan

> Progresiboki ezarriko dute euskarazko eredua bi haur eskola horietan. 
> Plaza kopurua bikoiztu eginen dute: Alde Zaharrean 58 plazetatik 87ra pasako dira eta Sanduzelaikoan 74tik 87ra. 
> Ikastetxe horiek egokitzeko lanak udan eginen dituzte eta 100.000 euro inbertituko dituzte. 

D ereduaren aldeko jaia Sakanan ere izanen da

Euskalerria Irratia 2017-02-01 10:59   Euskara  Nafarroa

Sakanako ikastetxeek hartuko dute parte aurten ere Apirilaren 1ean izanen den festa antolatzen. Sakana Herri Eskolekin Sortzen goiburuarekin, hazi eta hezi euskaraz bizi lema ere erabiliko dute. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Herritarrek Administrazioarekiko duten harremana euskaraz izatea ere ziurtatu nahi du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2017-01-31 14:04   Euskara  Nafarroa

Herritarrek Administrazioarekiko duten harremana euskaraz izatea ere ziurtatu nahi du Gobernuak

>Euskara Administrazioan ziurtatzea helburu duen Foru Dekretua aurkeztu du Funtzio Publikoko Mahaian. >Herritarrei eskaintzen zaien arretan, euskara ziurtatzea xede den Dekretua osatzea da helburua.
>Administrazioan dauden langileen eskubideak bermatu, baina, orain arte egin ez den bezala, herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea ere ziurtatu nahi du Gobernuak. 

Nizek D ereduaren aldeko kanpaina jarri du abian: "EreDugarria"

Euskalerria Irratia 2017-01-31 11:52   Euskara  Nafarroa

Euskarazko D eredu publikoan hezi zirenak gaur egungo profesionalak dira dagoeneko. Horregatik, haiei hitza ematea erabaki dute Nize-ko kideek bideo baten bidez.

D ereduari buruzko hitzaldiak gaurtik aurrera 'eremu ez-euskaldunean'

D ereduari buruzko hitzaldiak gaurtik aurrera 'eremu ez-euskaldunean'

Euskalerria Irratia 2017-01-30 08:43   Euskara  Nafarroa

Lodosan eta Castejonen abiaraziko dituzte hitzaldiak. 17:00etan eginen dituzte otsailaren 7ra arte. 

Nafarroako Gobernuak euskarazko irakaskuntza bultzatuko du

Euskalerria Irratia 2017-01-27 11:59   Euskara  Nafarroa

Kanpaina hurrengo ikasturtean 3 edo 4 urteko seme-alabak eskolatuko dituzten gurasoei zuzenduko zaie. 2017- 2018 ikasturteko aurrematrikula otsailaren 13tik 17ra bitartean izango da.

Nafarroako Euskararen Plan Estrategikoa onartu da

Euskalerria Irratia 2017-01-25 18:06   Euskara  Nafarroa

2016-2019 eperako onartu den planak euskararen "irudi baikorra" zabaldu eta “Nafarroa osoan euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidea herritar guztiei bermatu” nahi diela azaldu du Ana Ollo kontseilariak.

Gobernuak “euskararen inguruan ikuspegi berri bat” bilatzen du bere Plan Estrategikoarekin

Euskalerria Irratia 2017-01-24 20:38   Euskara  Nafarroa

Gobernuak “euskararen inguruan ikuspegi berri bat” bilatzen du bere Plan Estrategikoarekin

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak aurkeztu du Plan berria Parlamentuaren aurrean. Bihar asteazken goizean onartuko da.

D eredua, formula borobila!

Euskalerria Irratia 2017-01-24 19:54   Euskara  Nafarroa

D eredua, formula borobila!

Nafarroako 22 toki entitatek D ereduaren aldeko kanpaina abiatu dute heldu den ikasturtean lehen aldiz eskolatuko diren haurren aurrematrikulazioa dela eta.

1991tik lehendabizikoz euskararen erabilpenak gora egin du Nafarroan

Euskalerria Irratia 2017-01-20 09:01   Euskara  Nafarroa

1991tik lehendabizikoz euskararen erabilpenak gora egin du Nafarroan

> Joera berria azaldu du Inkesta Soziolinguistikoak: herritarren %6,6 aritzen dira euskaraz gaztelaniaz adina edo gehiago: %51 eremu euskaldunean; %3, eremu mistoan. 

> Gazteak dira gehien euskaldundu direnak: egun, 16-24 urte arteko lau gaztetatik bat euskalduna da Nafarroan, hau da, %26. 1991an, %10 besterik ez ziren.

Iruñeko haur eskola euskaraz aldarrikatu dute "eskubide soziala ere badelako"

Euskalerria Irratia 2017-01-19 09:04   Euskara  Iruñea

Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz taldeak heldu den ikasturterako eskatu du euskarazko eredua izanen duen haur eskola. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ikastoletako langileek baldintza duinak eskatu dituzte

Euskalerria Irratia 2017-01-19 07:51   Euskara  Nafarroa

Ikastoletako langileak protestan lan baldintza hobeen alde eta murrizketen aurka.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Eremu ez-euskaldunean' D ereduari buruzko hitzaldiak eginen dituzte

'Eremu ez-euskaldunean' D ereduari buruzko hitzaldiak eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2017-01-18 08:30   Euskara  Nafarroa

Urtarrilaren 30etik otsailaren 7ra eginen dituzte hitzaldiak. Lodosa, Castejon, Caparroso, Citruenigo, Tafalla, Ancin, Tutera, Allo, Los Arcos, Zangotza, Noain, Larraga, Mendigorria eta Azkoienen izanen dira. 

Zubiarte euskaltegian plazak libre daude oraindik

Zubiarte euskaltegian plazak libre daude oraindik

Euskalerria Irratia 2017-01-16 08:51   Euskara  Hiru Herri  Uharte

Zabaldu dute Uharteko Zubiarte euskaltegian hutsik dauden plazetan izena emateko epea.

Euskarazko eskaintzak eskariak baino txikiagoa izaten jarraitzen du Iruñeko udal haur eskoletan

Euskalerria Irratia 2017-01-10 14:02   Euskara  Iruñea

Euskarazko eskaintzak eskariak baino txikiagoa izaten jarraitzen du Iruñeko udal haur eskoletan

> Familien %38,5ek matrikulatuko lukete 0-3 urte arteko haurra euskaraz, baina %26,6k baino ezin izan dute egin, Iruñeko Udalak gaur kaleratutako inkestaren arabera.

> Aurten euskarazko haur eskola gehiago zabalduko ez dituztela esan du Maider Beloki kultura zinegotziak.