Fernando Rey, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakari

Maialen Huarte Arano api 23, 09:50 Nafarroa

Batzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak eta Fernando Rey Escalera izendatu zuten hurrengo bi urteetarako lehendakari. Horrenbestez, Manu Lopez Gaseniren lekua hartu du Reyk. Beste bi itzultzaile ere batu dira zuzendaritza taldera: Isabel Etxeberria Ramirez eta Ane Garmendia Alberdi. Jon Alonso Abajok, berriz, taldea utzi du, bi urtez elkartearentzat lanean jardun ondoren.

Sugoi Etxarri (EHE): "Euskaldunok kalean ere harrotu behar dugu"

Maialen Huarte Arano api 22, 10:11 Nafarroa

Entzutekoak

Euskaldunon Harrotze Astea antolatu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak. "Euskararen aurkako oldarraldiari erantzuna kalean ere eman behar zaio. Erakundeetan tematuta daude gehiengoetara iristearekin, eta hori beharrezkoa da, baina kalean indarrak batzeak ere garrantzia handia du", adierazi du EHEko Sugoi Etxarrik. Euskararen aldeko ekimenak eginen dituzte aste honetan eta sare sozialetan emanen dute horren berri. 

Civivox Kondestable, Iruñea
Korrikaren aurkezpen herritar eta harroa

Juan Kruz Lakasta Zubero mar 01 Nafarroa