api 23, 09:50 Nafarroa
Batzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak eta Fernando Rey Escalera izendatu zuten hurrengo bi urteetarako lehendakari. Horrenbestez, Manu Lopez Gaseniren lekua hartu du Reyk. Beste bi itzultzaile ere batu dira zuzendaritza taldera: Isabel Etxeberria Ramirez eta Ane Garmendia Alberdi. Jon Alonso Abajok, berriz, taldea utzi du, bi urtez elkartearentzat lanean jardun ondoren.
api 22 Nafarroa
EntzutekoakEuskaldunon Harrotze Astea antolatu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak. "Euskararen aurkako oldarraldiari erantzuna kalean ere eman behar zaio. Erakundeetan tematuta daude gehiengoetara iristearekin, eta hori beharrezkoa da, baina kalean indarrak batzeak ere garrantzia handia du", adierazi du EHEko Sugoi Etxarrik. Euskararen aldeko ekimenak eginen dituzte aste honetan eta sare sozialetan emanen dute horren berri.