Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Txantreako gazte euskaltegia abian

Euskalerria Irratia 2016-03-18 15:52   Euskara  Iruñea

Txantreako gazte euskaltegia abian

Bihar goizeko 11:00etatik aurrera hirugarren saioa eskainiko du Txantreako Gazte Mugimenduak antolatutako euskaltegiak.

Ikasleen aldarrikapenek hartu dituzte Iruñeko kaleak

Euskalerria Irratia 2016-03-17 13:22   Euskara  Iruñea

Polizia ikasleei oldartu zaie Sarasaten. Mobilizazioa amaitutakoan Polizia Nazionalak lau adingabe, hiru mutil eta neska bat, atxilotu ditu. Deklarazioa hartu ondoren aske utzi dituzte. Unibertsitateko eta ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira gaur LOMCE hezkuntza erreformak ekar dezakeenaz ohartarazteko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Euskarari gorazarrea', Pello Iturriaren liburuaren aurkezpena gaur, Zaldikon

Euskalerria Irratia 2016-03-16 20:56   Euskara  Iruñea

'Euskarari gorazarrea', Pello Iturriaren liburuaren aurkezpena gaur, Zaldikon

Estafeta kaleko botikaria Euskalerria Irratiko kolaboratzailea da duela 22 urte. Lan honetan euskararekin lotutako bere bizipenak bildu ditu atal laburretan.   

Oraindik badira sarrerak Bidador pastorala Barañainen ikusteko

Euskalerria Irratia 2016-03-16 08:13   Euskara  Barañain-Oltza Zendea  Barañain

> Sarrerak 012 telefonoan eta hemen eskura daitezke. Karrikirin agortu dira.
> Ikuskizuna Iruñerrian ikusteko azken aukera da.
> Larunbatean, 20:00etan taularatuko dute.

Alkate euskaldunak elkarrekin euskararen erabilera sustatzearen alde

Euskalerria Irratia 2016-03-10 20:25   Euskara  Iruñea

Alkate euskaldunak elkarrekin euskararen erabilera sustatzearen alde

Maule, Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako alkateek  parte hartu dute Eskoriatzan Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldietan.  

Sarrigurenen D ereduarentzat eraikin propioa nahi du hezkuntza komunitateak

Sarrigurenen D ereduarentzat eraikin propioa nahi du hezkuntza komunitateak

Euskalerria Irratia 2016-03-09 13:31   Euskara  Nafarroa

Batzarra egin zuten atzo Sarrigurengo eskolan, eraikinak hizkuntzaren arabera banatu behar ote diren aztertzeko; jolastokia, gimnasioa eta beste konpartituko dituzten zentro bereizien alde egin dute.

Matrikulazio epea zabalik Iruñeko haur eskoletan

Euskalerria Irratia 2016-03-09 12:30   Euskara  Iruñea

Gurasoak ari dira gerturatzen haur eskoletako aurrematrikulazioa kudeatzen duten udal bulegoetara, Erraldoien Txokoan. Euskalgintzaren boluntarioak ari dira informazioa banatzen eta #EuskaraCercaHurbil aukeratzera animatuz, hainbat lagun ezagunekin batera. Atzo, Oier Sanjurjo futbolaria izan zen haiekin. Gaur, Zaldi Eroa marrazkilaria izanen da, eta bihar Julian Iantzi.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Euskalgintzak dio euskarazko haur eskoletako plazak oraindik "gutxiegi" direla

Euskalerria Irratia 2016-03-09 10:08   Euskara  Iruñea

Euskalgintzak dio euskarazko haur eskoletako plazak oraindik "gutxiegi" direla

"Desoreka handia dago gaztelaniazko eta euskarazko plazen artean. Oraindik gainera Iruñeko auzo batzuk urrunegi daude euskarazko eskaintza egiten duten haur eskoletatik".

Bidador Pastorala Barañainen, martxoaren 19an

Euskalerria Irratia 2016-03-07 13:53   Euskara  Barañain-Oltza Zendea  Barañain

Iruñean arrakasta handia lortu eta gero, Joxe Miel Bidador euskaltzale handiaren omenezko pastorala Barañaingo Auditorioan taularatuko dute. Sarrerak erosteko, klikatu hemen edo joan Karrikiri euskal dendara.

Kulturan eta Ogasunean euskara eskakizun duen lanpostu bakar bat ere ez dago

Euskalerria Irratia 2016-03-03 20:26   Euskara  Nafarroa

Kulturan eta Ogasunean euskara eskakizun duen lanpostu bakar bat ere ez dago

Justizia Departamentuan %0,1 dira euskarazko postuak eta Osasunbidean, 5.812 langilerekin,  kopurua ez da %0,5era iristen, eta ez C mailako postuetan.

Nafarroako Gobernuaren ongietorria: euskaraz, txikiago

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016-03-03 19:34   Euskara

 Nafarroako Gobernuaren ongietorria: euskaraz, txikiago

“Eremu ez-euskalduna” deitutakoan, Nafarroara sartzean, kartel batzuek ongietorri egiten zuten bost hizkuntzatan ez, ordea, euskaraz. Nafarroako Gobernu berria hori aldatzen hasi da, baina euskarazko agurra atzerriko hizkuntzen tamaina berean agertzen da. 

Tentsioa Eguesibarko osoko bilkuran Sarrigurengo ikastetxearen zatiketagatik

Tentsioa Eguesibarko osoko bilkuran Sarrigurengo ikastetxearen zatiketagatik

Euskalerria Irratia 2016-03-02 13:52   Euskara  Hego Iruñerria

Eguesibar Gara taldearen mozioa ez da aurrera atera: lan taldea osatzea eta hezkuntza komunitateari kontsulta egitea proposatzen zuen mozioak.

Lanbide Heziketan dagoen euskarazko eskaera aztertzeko eskatu diote gobernuari

Euskalerria Irratia 2016-02-26 14:27   Euskara  Nafarroa

Lanbide Heziketan dagoen euskarazko eskaera aztertzeko eskatu diote gobernuari

Sortzen elkarteak, LABek, ELAk eta Steilasek Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egiteko dagoen eskaera neurtzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari, zenbait guraso, irakasle eta ikasleekin batera. Euskara markatzeko aukera nahi dute aurrematrikulazio kanpainan.

Uemarekin lankidetzan jarduteko asmoa azaldu du exekutiboak

Euskalerria Irratia 2016-02-26 14:00   Euskara  Nafarroa

Uemarekin lankidetzan jarduteko asmoa azaldu du exekutiboak

Elkarlanerako gogoa dute hiru helbururekin: administrazioa euskalduntzea, arnasguneak zaintzea eta herritarrak ahalduntzea.

Barañaingo 36 enpresa, elkarte eta entitatek jaso dute 2015eko Bai Euskarari ziurtagiria

Euskalerria Irratia 2016-02-25 19:22   Euskara  Barañain-Oltza Zendea  Barañain

Barañaingo 36 enpresa, elkarte eta entitatek jaso dute 2015eko Bai Euskarari ziurtagiria

Horietarik 25 "Euskararen bidean" ari direla, zortzik "Zerbitzua Euskaraz" eskaintzen dutela eta hiruk "Zerbitzua eta lana euskaraz" egiten dutela bermatzen dute agiri hauek.