api 24, 09:43 Nafarroa
Zahar etxeetako langileek hitzarmena negoziatu nahi dute. 2021ean eseri ziren lehenengoz sindikatuetako ordezkariak patronalarekin, baina "blokeatuta" dago negoziazioa. Protesta "ikusgarri" ugari egiten ari da LAB sindikatua herritarrei iritsi dadin euren "haserrea". Iruñeko Santo Domingo aldapan eginen dute gaur aldarrikapena: "Sanferminetan zezenek korrikalariak nola, zahar etxeetan patronala langileak hala ditu", salatu du LAB sindikatuko ordezkari Maite Olanok.
LABek Iruñerriko hiri garraioan duen atal sindikalak —herritarrek ‘billabesak’ deitzen dituztenak eta egun TCC enpresak kudeatzen duena— ohar batean azaltdu eta salatu du 2023an eginiko aparteko eta osagarrizko orduen batura 27.608 ordukoa izan zela; kopuru eskandalagarria guztiz, lanaldi osoko 16 lanpostu ezabatzen baititu, eta hori lanaren bidezko banaketaren aurkakoa da erabat.