Maria Txibite: "Belateko lanen esleipena zuzena eta legezkoa izan da"

Maialen Huarte Arano api 16, 13:03 Iruñea   Nafarroa

Nafarroako Parlamentuan izan da lehendakaria azalpenak ematen UPNk eskatutako lan saio batean. Belateko lanak egiteko esleipena "zuzen eta legez" egin dela berretsi du Maria Txibite presidenteak. UPNri leporatu dio "bidegabekorik ez dagoen tokian bila ibiltzea". Prozedimendu osoa "gardentasun osoz" egin dela ere nabarmendu du. "Benetan uste baduzue legez kontrakorik dagoela jo dezazue epaitegietara", esan dio alderdi erregionalistari Txibitek. 

Nafarroako 2023ko errenta kanpaina apirilaren 9tik ekainaren 27ra egingo da

Bidane Beloki Ezker api 05 Nafarroa

Ogasunak 374.000 aitorpen aurreikusi ditu eta 215.606 errenta proposamen egin ditu. Lehenengo itzultzeak automatikoki eginen dira apirilaren 17an. Automatikoki, telematikoki, telefonoz eta presentzialki egin ahal izango da aitorpena.