Iruñerriko euskaldunon agerkaria

ELAk eta CCOOk Volkswageneko hauteskunde sindikalen emaitzak ontzat jo dituzte

Euskalerria Irratia 2015-04-03 21:09   Ekonomia  Nafarroa

UGTk 11 ordezkari lortu ditu,  lehen baino 1 gutxiago,  CCOOk 7, CGTk 4, eta CGCk 1, lehen bezain beste, LABk 4, 1 gutxiago, eta batere ez zituen ELAk 2.

450.000 nafarrek errenta aitorpena egin beharko dute apirilaren 8tik ekainaren 23ra

Euskalerria Irratia 2015-03-31 22:03   Ekonomia  Nafarroa

450.000 nafarrek errenta aitorpena egin beharko dute apirilaren 8tik ekainaren 23ra

 

Apirilaren 8an zerga-erakundeak 178.000 aitorpen-proposamen jarriko ditu www.navarra.es webgunean.

Hil egin da larunbatean Noainen zaurituriko langilea

Euskalerria Irratia 2015-03-30 13:51   Ekonomia  Nafarroa

Hil egin da larunbatean Noainen zaurituriko langilea

Atzo eman zuen azken hatsa Nafarroako Ospitalean, herenegun lanean ziharduela metalezko pieza batekin buruan kolpea jaso eta gero.

Administrazioko langileei zor dieten dirua itzultzeko eskaera egin du LAB-ek

Euskalerria Irratia 2015-03-24 12:52   Ekonomia  Nafarroa

Administrazioko langileei zor dieten dirua itzultzeko eskaera egin du LAB-ek

Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean bildu dira elkarretaratzean Lab sindikatuko ordezkari eta langile publikoak. Agiri bat eraman diete egoitzara. Nafarroako administrazio publikoetako langileei zor zaien dirua itzultzeko eskaera jaso dute eskutitzean.

Burlatako Udalak Elizgibela kiroldegia berritzeko proiektua eskatuko du

Euskalerria Irratia 2015-03-20 08:20   Ekonomia  Hiru Herri

Burlatako Udalak Elizgibela kiroldegia berritzeko proiektua eskatuko du

Hiru fasetan eginen lukete berrikuntza. Osoko bilkurara joanen da gaia, izan ere, alderdi batzuek erabateko aldaketaren alde daude, beste batzuek diote aski litzatekeela erreforma xumeagoarekin.

Gizarteratze errentaren lege berria indarrean da gaurtik

Euskalerria Irratia 2015-03-17 13:46   Ekonomia  Nafarroa

Gizarteratze errentaren lege berria indarrean da gaurtik

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri zuten atzo. Jende gehiagok jaso ahal izanen du gizarteratze errenta legearen aldaketari esker. 

Faureciako langileen %77k bozkatu dute lantokia 2016ra arte zabalik mantenduko duen akordioaren alde

Euskalerria Irratia 2015-03-16 14:56   Ekonomia  Hiru Herri  Burlata

Faureciako langileen %77k bozkatu dute lantokia 2016ra arte zabalik mantenduko duen akordioaren alde

Akordioak langileak 55 urterekin aurre-jubilatzen hastea aurreikusten du. ELA eta LAB kontra daude. LABek dio zuzendaritzaren xantaiak erabat baldintzatu duela bozketa.

Ebrok eragindako uholdeen kalte ordainen dekretuari uko egin dio EHNEk

Erabiltzailearen aurpegia EHNE 2015-03-09 18:33   Ekonomia

Espainiako Nekazaritza Ministerioak kalteen %80 kubritzeke utzi dituela dio.

 

Joxerra Senar: "CANen galeran duten erantzunkizuna isiltasun belo batekin estali nahi dute Nafarroako eliteek"

Euskalerria Irratia 2015-03-06 14:00   Ekonomia  Nafarroa

'CAN: eta hemen ez da ezer gertatu' liburua plazaratu du Berriako kazetariak, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren eta Pamielaren eskutik

Langabezia behera otsailean

Euskalerria Irratia 2015-03-03 09:56   Ekonomia  Nafarroa

Langabezia behera otsailean

Nafarroan, 379 langabe gutxiago daude otsaila amaieran, Espainiako Enplegu Ministerioaren arabera. Urtarrilean baino %0,77 gutxiago. Nolanahi ere, oraindik 49.049 lagun dabiltza lan bila.

"Legebiltzarreko batzordeak CANen ikerketarekin jarraitu beharko luke hurrengo legealdian"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015-02-12 19:42   Ekonomia

"Legebiltzarreko batzordeak CANen ikerketarekin jarraitu beharko luke hurrengo legealdian"

Aritz Intxusta, Alberto Gil eta Patxi Zamora dira CANen desagerpena ikertzen duen El Banquete liburuaren egileak. Argia aldizkariak elkarrizketa egin die.

Faurecia errentagarria dela eta etorkizuna ziurtatua lukeela diote langileek

Euskalerria Irratia 2015-02-11 19:31   Ekonomia  Hiru Herri

Faurecia errentagarria dela eta etorkizuna ziurtatua lukeela diote langileek

Haien egoeraren berri eman dute gaur Parlamentuan

358 plaza banatzeko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du foru Gobernuak, hauteskundeen atarian

Euskalerria Irratia 2015-02-11 13:04   Ekonomia  Nafarroa

358 plaza banatzeko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du foru Gobernuak, hauteskundeen atarian

Probak egiteko datarik ez dute zehaztu. Funtzio Publikoko Mahaiko sindikatuekin negoziatu nahi omen dituzte.

Lopez Merino: “UPNk beso armatu gisa erabili du CAN”

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Hitza 2015-02-06 20:07   Ekonomia

Lopez Merino: “UPNk beso armatu gisa erabili du CAN”

Lopez Merinoren aburuz, asko dira finantza entitatea galbidera eraman zuten faktoreak, baina guztiek dute jatorri bera: botere politikoaren esku sartzea. "UPNren eta PSNren kontrol hori izanen da, hain zuzen, parlamentuko ikerketa batzordea baldintzatuko duena".