Langile bat hil da Eguesibarren

Euskalerria Irratia 2018ko azaroaren 8a

Sarrigurengo irudia.

Hildakoa ikastetxe bat eraikitzeko obretan ari zen lanean. Lehen informazioen arabera, lanetarako erabiltzen ari ziren makinetako batek kolpatu du.

Foruzaingoak jakinarazi duenez Sarrigurenen izan da ezbeharra NA-2310 errepideko 21. kilometroan. Nafarroako Gobernuak baieztatu du lan istripua izan dela. Hildakoa ikastetxe bat eraikitzeko obretan ari zen lanean. Lehen informazioen arabera, lanetarako erabiltzen ari ziren makinetako batek kolpatu du.

Ezbeharraren tokira joan diren zerbitzu medikuak behargina suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!