2017/10/21 - 2017/10/22 12:30

Ate zabaleko saioa

Sarrera libreko egunak Oteiza Museoan

Sarrera libreko egunak Oteiza Museoan
Oteiza Museoa, Eguesibar
 

Sarrera libreko egunak eta "Oteizak" operaren aurkezpena
Jorge Oteizaren urteurrenean

 Oteiza Museoak, Jorge Oteizaren (1908ko urriaren 21a – 2003ko apirilaren 9a) jaiotzaren 109. urteurrena ospatzeko, sarrera libreko bi egun, Museorako ikustaldi gidatua eta Ensemble E 7.2.ren proiektu Oteizak operaren musika-emanaldia eskainiko ditu.

Sarrera libreko egunak urriaren 21a eta 22a izango dira, Museoaren ohiko ordutegian. 
Larunbatean, hilak 21, eguerdiko 12,30etan Museorako ikustaldi gidatua izango da, eta 
hilaren 22ko jardunaldiak, eguerdiko ordu batean, Oteizak operaren performance aurkezpena hartuko du. Ensemble E7.2.k garatutako proiektua da, eta umotze fasean dago une honetan. Beraz, proiektuaren aurrerapena izango da, Juan Jose Eslabak konposatutako operako musika bidezko esku-hartze batez zertua. Emanaldia datorren urtean opera osoaren estreinaldia hartuko duen After Cage jaialdiaren egitarauaren parte da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!