Sarrigurengo eskolan obra egitea adostu dute herritarrek

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 19a, 11:00
Argazkia: Sarrigurengo eskolako haurrak, masifikazioa salatu zutenean. Artxiboko irudia.

Bozketa baten bitartez erabaki dute herritarrek zer egin 60.000 euroko aurrekontuarekin, eta eskolako jolastokia ixtea da hartutako erabakia.

513 boto jaso dituzte, herri galdeketan, eta horietatik 500 dira balidoak. Hamaihur kanpo geratu dira, boto emaileak ez baitzeuden erroldatuta. Aipatzekoa da aukera bati baino gehiagori eman ziezaioketela babesa. 

Hala, eskolako patioa ixtearen alde azaldu dira 192 lagun. Parke bat estaltzearen alde, aldiz, 175. Hirugarren postuan geratu den proposamena: eskolako frontoia estaltzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!