Sir Imiri Fakir handia, ezpata, sable, iltze, kristal eta su-jalea, bere azkenengo emankizunen aurrean dago. Historiako azken fakirra izango al da? Edo, bere ilobari elkarbanatuko dio bere jakinduria guztia jubilatu aurretik? Bere ilobak miresmen ikaragarria dio Sir Fakir osabari baina izugarrizko beldurra die, iltze, laban, sua eta mina egin diezaiokeen edozein objekturi. Azken Fakirra arratsaldeko 18:00etan Antsoaingo Antzokian.
Amak komedia antzezlana Atarrabiako kultur etxean taularatuko dute Intza Alkain, Tania Fornieles, Iraitz Lizarraga eta Oihana Maritorenak; Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Ikastola bateko itxaron gelan atera eziñik gelditzen diren lau emakumeen arteko historio desesperagarria da. Egoera larri honek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, bertan amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira…
Garai ilunak dira Txina inperialean. Antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziren dragoiak urteetan zehar jazarriak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten lagunduko dio, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean abiatuko dira. Dragoi-jagolea filma arratsaldeko 20:00etan Zizur Nagusiko Kultur Etxean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |