'Coca-cola bat zurekin' liburuaren aurkezpena, Laban, arratsaldeko 19:00etan. Beñat Sarasola idazleak eta Uxue Rey kazetariak coca-cola baten bueltan egingo dute aurkezpena.
Liburuaren arbola erakusketa ikusgai dago Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Areto Nagusian. Gorka Arresek sortu du, eta liburua zer den ulertzeko eta haren garrantzia azpimarratzeko diseinatu du. Liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Urtarrilaren 23ra bitartean ikusgai, goizeko eta arratsaldeko ordutegian, eta 20an, Arresek bisita gidatua egingo du arratsaldeko 17:30ean.
Euskal nobela beltzaren astea ospatuko dute hamaikagarrenez Baztanen. Liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahai-inguruak eta kultur ekitaldiak antolatu dituzte.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |