Haurrentzako joskintza tailerra antolatu du Biltokik. Hamar haurrentzako tokia egongo da eta aldez aurretik izena eman behar da. 8-12 urte bitartekoei zuzenduta dago eta tailerraren prezioa hamar eurokoa da. Gozieko 10:30-13:30 bitartean egingo da ikastaroa.
Nafarroako irakurketa kluben XII. topaketa egingo da Iruñean azaroaren 9tik 16ra bitartean. Larunbatean, 9an, euskarazko topaketa egingo da eta hauxe da egitaratua: 10:45 Akreditazioak11:00 Aurkezpena/Agur instituzionala11:15 Elkarrizketa: Irati Majuelo eta Uxue Alberdirekin (bertsolaria, eleberrigilea, idazlea eta saiakera egilea)13:00 Iaquin Vahu Ibon RG eta Garazi Navasen errezitaldia13:30 Aperitiboa (erakusketa aretoan)
Antsoaingo bizilagunek Printze txikia liburuaren irakurraldi publikoa egingo dute. Irakurketa jarrai eta banatua izango da, ekitaldi herritarra baita. Udaletxeko bilkura aretoan da hitzordua eta adin guztiei zuzenduta dagoen doako jarduera da.
Ipuingarria izango da ipuinaren festan Mamuki liburua aurkeztuko dute Nerea Ariznabarretak eta Maite Rosendek. Hiru urtetik gorako txikiei zuzenduta dago eta Laban izango da aurkezpena 12:00etan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |