Tribialaba tribial lehiaketa egingo dute Laban, arratsaldeko 19:00etan. Ezetz asmatu galdera guztiak?
Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatutako udazkeneko kultur programazioaren lehen proposamena 'hitzak hots' poesia errezitaldi musikatua da. Kondestablen izango dira Miren Agur Meabe, Antton Valverde eta Juan Kruz Igerabide. Sarrera doakoa da 19:30ean hasiko da.
Santi Leonek Nekropolia nobela autobiografiko paregabea itzuli du. Eslovenieraz idatzia eta 1967an lehen aldiz argitaratua, XX. mendeko literaturaren maisulana da. Eneko Aizpuruak gidatuta Santi Leonek itzulpena aurkeztuko du arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin.