Anbotoko Mari antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da. Gari da protagonista, mutiko txoro bat. Lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du; Mari atzetik abiatuko zaio. Arratsaldeko 17:00etan, Berako Kultur Etxean.
104. haurra umezurztegi batean dago, adoptatua izateko irrikitan. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, lan gogor-gogorra eginez ematen ditu egunak, jantziak egiten eta josten, esaten dietenez horixe baita bidea adopzio-familia bat lortzeko. Behin batean, ordea, neska berri bat iritsiko da eta zalantzan jarriko du hori dena. Zizur Nagusiko Kultur Etxean taularatuko dute lana arratsaldeko 18:00etan eta sarrerak txarteldegian zein online eskuratu daitezke, lau euroan.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |