Etxarri Aranatzen ospatuko da Nafarroa Oinez eta hauxe da egitaraua. Kontzertuen artean The Potes, Trikiteens, Dj Bull, Alarma morea, Trikidantz, Alerta Gorria, Nafarroa 1512 eta Gozategi.
Basotik itsasora Dantzaz konpainiaren produkzio lana da. Dantza eta Beñat Gerekaren ikusentzunezko produkzioa uztartzen ditu ikuskizunak. Sendaberri zikloaren barne, Berrioplanoko María de Maeztu Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak: Aldez aurretik 5€ eta txarteldegian 6€.
Agertokian bi aktore. Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Arratsaldeko 19:00etan Leitzako Herri Aretoan.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |